ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKO, errefentea 4.0 industria konektatuan

IDEKO, errefentea 4.0 industria konektatuan
  • Nerea Aranguren, zentro teknologikoko zuzendari nagusia, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak ematen dituen 4.0 Industria Konektatuko sari nazionalen epaimahaiko kide da.
  • Sariak emateko ekitaldia gaur egingo da Madrilen, 4.0 Industria Konektatuaren IV. Kongresuaren baitan.

IDEKO zentro teknologikoak berrikuntzaren eta teknologia industriara transferitzearen alde egindako apustuak erreferentziazko eragile bihurtzen du irtenbide digitalak eta adimen artifizialekoak produkzio sarean ezartzeko.

Testuinguru horretan, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den entitateak aktiboki parte hartzen du Industria Konektatua 4.0 Sari Nazionalen hirugarren edizioan, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eraldaketa digitalaren aldeko ahaleginean nabarmendu diren erakunde eta enpresei emandakoetan.

Zehazki, Nerea Aranguren, IDEKOko zuzendari nagusia, gaur, urriak 13, Madrilgo La Nave berrikuntza gunean ospatuko den 4.0 Industria Konektatuaren IV. Kongresuaren baitan banatuko diren sarien epaimahaiko kidea da.

“IDEKOk sari hauetan parte hartzea industriaren digitalizazioaren alde egiten dugun apustuaren barruan kokatzen da, esparru horretan erreferente baikara. Gure lankidetzak berrikuntzaren eta teknologien eta konponbide digitalen transferentziaren aldeko gure apustuari erantzuten dio, enpresen ekoizpen eta lehiakortasun gaitasunak hobetzeko. IDEKOrentzat funtsezkoa da industriaren digitalizazioa bultzatzeko ekimenetan laguntzea” Arangurenen esanetan.

Sari horien helburua Espainiako industria ehunak eraldaketa digitalari buruz duen kontzientziazioa areagotzea da, eta 4.0 Industrian proiektu arrakastatsuak identifikatu, zabaldu eta aintzatesteko tresna dira.

Sariak banatzeaz gain, 4.0 Industria Konektatuaren IV. Kongresua, bihar arte luzatuko dena, industriak susperraldi ekonomikoan hartu duen protagonismoa, industria-enpresen artearen egoera eta 4.0 Industria Konektatuaren Estrategia Nazionalaren laguntza eta finantzaketa programen azken berrikuntzak islatzeko balioko du, Industria eta ETEaren Idazkaritza Nagusiak hedatua.

"Digitalizazioa suspertzen poscovid industrian" lelopean, ekitaldiak Frantzia du herrialde gonbidatua, eta enpresa eta erakunde presentzia handia du, Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro espainiarra eta Raül Blanco Industria eta ETEetako idazkari nagusia buru dituela.

Hitzorduaren helburua da ekintzailetzari, proiektuen finantzaketari edo digitalizazio industrialeko programei buruzko mahai inguruetan parte hartuko duten hainbat enpresaren arrakasta kasuak zuzenean ezagutaraztea.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK

    KATEGORIAK