ESKATU INFORMAZIOA

 


PRIBATUTASUN POLITIKA

IDEKO S. Coop. da Webgunearen jabea (aurrerantzean IDEKO). Enpresa Kooperatiben eta beste negozio batzuen Erregistroan inskribatuta dago, Euskal Herriko Kooperatiben Erregistroko Taldeetan, 1.799. folioan,  2003.0.084 zenbakiarekin, F20147773 Identifikazio Fiskaleko Kodearekin (IFK) eta helbide honekin: Arriaga kalea, 2. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa). Espainia.

IDEKOk jakinarazten du, erabiltzaileak onartuta, atarian erabilgarri dauden baliabide, formulario edota atalen bitartez biltzen diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko direla eta IDEKOren ardurapean dauden fitxategi edo datu baseetan sartuko direla, erabiltzaileen eskaerak eta erabiltzaileekiko harremanak kudeatu ahal izateko eta zerbitzu ezin hobea eskaini ahal izateko.

Behar izanez gero, erabiltzaileen eskariak eta haien gainean bildutako datuak IDEKO osatzen duten eta makina-erreminten sektorean diharduten enpresei jakinarazi ahal izango zaizkie, aurreko paragrafoan adierazitako helburu berberarekin, eta haiek eman erantzun beharko diote eskaerari.

Era berean eta erabiltzaileak aurretik baimena eman badu –horretarako prestatutako laukia markatuz emango da baimena–, IDEKOek bere produktu edo zerbitzuen gaineko jakinarazpen komertzialak edo bere jarduera garatzen dueneko sektorearen gainekoak bidaliko dizkio erabiltzaileari.

IDEKOk ez du erantzungo datuen egiazkotasunagatik. Datuen jabea izango da horren erantzule bakarra. Datuak egiaztatu ahal izango ditu, egokitzat jotzen duenean.

Informazioaren jabeak datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu edo aurkatzeko eskubidea edukiko du, eta horretarako idatzi bat bidali beharko du hona: IDEKO S. Coop., Arriaga kalea, 2. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa). Espainia.