Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
Digital Grinding Innovation Hub

Puntako ekipamentua eta instalazioak gure bezeroen estrategia lehiakorraren onurarako.

DIGITAL GRINDING INNOVATION HUB

Teknologia aurreratuak enpresei transferitzen laguntzeko eta industriaren lehiakortasuna indartzeko asmoarekin, euskal zentro teknologikoak Digitalizazioaren eta industriako artezketaren alorreko soluzio berritzaileak ikertzeko eta garatzeko espazio berri bat du, Digital Grinding Innovation Huba (DGIH) hain zuzen, Euskadik duen nodo berria da.

6 milioi euro baino gehiago inbertitu diren gune hau azken belaunaldiko ekipamenduaz osatu da, elkarlanerako gune bat da, eta bertan industriako digitalizaziora eta artezketa teknologiara zuzendutako ikerketa proiektuak esperimentatzen, frogatzen eta balidatzen jardungo da nagusiki.

Digital Grinding Innovation Huba proiektu erabat irekia da, eta lankidetza eta sinergiak bultzatzea bilatzen du, artezketa prozesuetako eta industriako digitalizazioko balio katean inplikatuta dauden zentro teknologiko, unibertsitate, enpresa, hornitzaile, erabiltzaile, enpresa txiki eta ertain eta start upen artean. IK4-IDEKOren instalazioetan ez ezik, beste leku batzuetara ere zabaltzen da, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU), Mondragon Unibertsitatera edo Makina-erreminten Institutura (IMH), ekimen honetan laguntzen duten erakundeak baitira. Hub-ak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat eragileren laguntza dauka, besteak beste hauena: CFAA, IK4-TEKNIKER, CEIT-IK4 edo AOTEK. Baita, balio erantsi handiko industri fabrikazioan espezializatutako erakunde internazionalen laguntza dauka, hala nola SCHAEFFLER alemaniarrarena, Bremengo Unibertsitate alemaniarrarena edo Saint Gobaineko Unibetsitate frantziarrarena.

Digital Grinding Innovation Hub
Digital Grinding Innovation Hub
Digital Grinding Innovation Hub
Digital Grinding Innovation Hub
Digital Grinding Innovation Hub
Digital Grinding Innovation Hub

EKIPAMENTUA

  1. DANOBAT HG-72, kanpoaldeak artezteko makina unibertsala
  2. DANOBAT VG-800, artezteko makina bertikala
  3. DANOBAT LG-1000, doitasun handiko artezteko makina
  4. DANOBAT ESTARTA-650 gama astuneko zentrorik gabeko artezketa makina
  5. DANOBAT-OVERBECK IRD-400, barrualdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko doitasun handiko makina
  6. 2 makina DANOBAT LT-400, doitasun handiko tornuak artezteko gaitasunarekin
  7. SORALUCE FM fresatzeko makina funtzioaniztuna torneatu eta artezteko gaitasunarekin.
  8. SORALUCE TA fresatzeko makina torneatu eta artezteko gaitasunarekin.
  9. Artezketako software espezifikoa, efizientzia handieneko zikloak programatzera bideratua, irizpide anitzeko IDEKO V3 optimizazio-parametroen mende

BESTE LABORATEGIAK

PROTOTIPOEN TAILERRA

PROTOTIPOEN TAILERRA

IKUSI+
Gehiago ikusi
DOITASUN INGENIARITZA LABORATEGIA

DOITASUN INGENIARITZA LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
NEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA

NEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
 PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIA

PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
KONPOSITEEN LABORATEGIA

KONPOSITEEN LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
LASER LABORATEGIA

LASER LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
ULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAK

ULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAK

IKUSI+
Gehiago ikusi
CNC ETA FABRIKA DIGITALEKO LABORATEGIA

CNC ETA FABRIKA DIGITALEKO LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
OSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIA

OSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi