ESKATU INFORMAZIOA

 

OHAR LEGALA ETA BESTE DOKUMENTU BATZUK

Erabilera baldintzak

Horri honetan, Ideko web gune honetan eskeintzen dituen edukinak eta zerbitzuak zein baldintzapean eskeintzen dituen irakurri dezakezu. Web gunearen Erabilera Baldintzak dira, eta gunean sartzerakoan onartzen dituzu.

Gure enpresaren identifikazioa

Ideko S.Coop.

Polígono Industrial Arriaga nº2 - Elgoibar - Gipuzkoa

Tlf : 943748000

Fax : 943743804

CIF: F20147773

Euskadiko Kooperatiben Erregistroan liburuan dagoen asiento 1, Inskripzio 1799 Folioan eta 2003.0.084 zenbakian.

Baldintza hauen onarpena

Web orri honetan sartzeak, momentuan agertzen diren Erabilera Baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du. Baldintzek aldaketak eduki ditzakete momentuan dagoen legezko arautegiaren arabera. Hau dela eta, web orrira sartzen zaren bakoitzean hauek kontsultatzea eta gure Pribatutasun-Politika bisitatzea gomendatzen dizugu.

Gunearen helburua. Erantzukizunen baztertzea.

Web gune honen bitartez, gure zerbitzuen eta produktuen eskeintza edo komerzializazioaren informazioa ematen dugu. Informazioa, erabiltzaileak ikusi dezaken bezala eskeintzen da eta Ideko ez du erantzunkizunik hartuko egoera hauengatik sortutako kaltetan:

Eskeintzen diren informazio, zerbitzu edota produktuak ez azaltzea, gaizki edo zahartuta egotea edota web gune honetako edo honekin lotuta egon daitezkeen beste batzuen zati bati edo gune osoari atzitzerakoan akatsak egotea.

Web gune hau edo hemendik atzitu daitezken beste batzuk erabiltzeagatik gertatutako informazio galera edo ekipoen kalteak.

Web lekuaren erabilera

Web gunera sartzen zaren unean, honen erabilera, zure erantzukizupean dagoela jakitun zera.

Web gune honetako edukinak bidegabekeria baterako edo ordena publikoaren aurka helburu bezala ez dituzula erabiliko onartzen duzu. Bestalde, zure erabilera pertsonalerako ez bada, web gune honetako edukinak ez lortzeko, ugaltzeko, zabaltzeko eta irabaziak ez ateratzeko konpromezua hartzen duzu.

Jabetza intelektualaren eskubideak

Web orrian sartzeak, marka, izen komertzialengan edo/eta zeinu bereizgarriengan eskubiderik duzunik ez du esan nahi, hau da datu horiek Ideko S. Coop. edo hirugarrengoen jabetzakoak direla baizik.

Halaber, web guneko edukinengan inolako momentutan ez duzu ustiapen eskubiderik edukiko, hauen jabetza intelektuala gure enpresarena edo hirugarrengo batzuena izango delarik.

Legeri ezarkorra

Erabilera Baldintza hauek legeria espainolak zuzentzen ditu.

Erabilera Baldintza hauetatik atera daitezken eztabaidak konpontzeko, Ideko eta erabiltzailea Eibar(Gipuzkoa) -ko Epaitegi eta Tribunalen menpe jartzen dira.

BESTE DOKUMENTU BATZUK

INFORMAZIOAREN SEGURTASUN POLITIKA

Danobatgroupen konpromisoa informazioaren segurtasunarekin

Danobatgroupen, informazioaren segurtasuna funtsezko alorra da gure jarduerak garatzeko eta gure bezeroen, langileen, hornitzaileen eta kolaboratzaileen konfiantzarako. Badakigu oso garrantzitsua dela datuak eta informazio-aktiboak gero eta digitalizatuago eta konektatuago dagoen ingurune batean babestea.

Gure Informazioaren Segurtasun Politikak, ISO/IEC 27001 bezalako nazioarteko estandarrekin lerrokatuta, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea bermatzen dituen jarduera-esparru bat ezartzen du bere bizi-zikloaren fase guztietan: sorreratik eta biltegiratzetik, prozesatu, transmititu eta suntsitu arte.

Funtsezko printzipioak eta konpromisoak:

Gure politikaren irismena:

Politika hori Danobatgroupeko langile guztiei aplikatzen zaie, baita gure informazio aktiboetara sarbidea duten kontratistei eta hirugarrenei ere. Gure zerbitzuak emateko erabiltzen ditugun sistema, instalazio, baliabide eta prozesu guztiak biltzen ditu, kudeatzen dugun informazioaren babes integrala bermatzeko.

Danobatgroupen parte den einean, IDEKO ere informazioaren segurtasun politika honen mende dago, printzipio, konpromiso eta kontrol berberak jarduera eta eragiketa guztietan aplikatzen direla ziurtatuz.

Danobatgroupen, egunez egun lan egiten dugu ingurune segurua eta fidagarria eskaintzeko, informazioa gure erakundearen jarraipenerako eta arrakastarako aktibo estrategiko eta funtsezko gisa babestuz.

Gure Informazioaren Segurtasun politikari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.