ESKATU INFORMAZIOA

 
ZIURTAGIRIAK ETA EGIAZTAPEN TEKNIKOA

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

ZIURTAGIRIAK ETA EGIAZTAPEN TEKNIKOA

Gure bezeroen konfiantza ez da soilik ezagutza teknologikoan eta esperientzian oinarritzen; balioa sortzera bideratutako kudeaketa sendo eta fidagarrian ere eraikitzen da. Horren erakusgarri dira nazioartean aitortutako ziurtagiriak, gure jardueraren kalitatea, berrikuntza eta segurtasuna bermatzen dituztenak.

IDEKO aitzindaria izan zen 1996an, bere jarduera-esparru guztietan ISO 9001 arauaren ziurtagiria lortu zuen Estatuko lehen zentro teknologikoa bihurtuta. Ordutik, etengabe indartu dugu konpromiso hori, besteak beste ISO 9001, ISO 56001 Berrikuntzaren Kudeaketa eta ISO 27001 Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketa ziurtagirien bidez.

Ziurtagiri horiek ez dira aitorpen huts bat. Gure lan egiteko modua islatzen dute: konfiantzazko irtenbideak eskaintzea, gure bezeroei balioa ematea eta etengabeko hobekuntzaren bidez bikaintasunerantz aurrera egitea.


BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOKO ZENTROA
ZENTRO TEKNOLOGIKOA
OTRI (IKERKETA EMAITZEN GARDENTASUNERAKO BULEGOA)

PERTSONALAREN ZIURTAGIRIAK

2 ETA 3 MAILAKO ULTRASOINUAK

Material metalikoen sektorerako, CERTIAENDek (Saiakera Ez-suntsigarrien Elkarte Espainiarraren zertifikazio organoa) ematen duen UNE-EN ISO 9712:2005 arauan jasotako irizpideen arabera.

2 MAILAKO KORRONTE INDUZITUAK

Material metalikoen sektorerako, CERTIAENDek (Saiakera Ez-suntsigarrien Elkarte Espainiarraren zertifikazio organoa) ematen duen UNE-EN ISO 9712:2005 arauan jasotako irizpideen arabera.

2 MAILAKO TERMOGRAFIA ENTSEGUAK

2 mailako termografia entseguak egiteko, INFRARED TRAINING CENTERek ematen duen ISO 9001 arauan jasotako irizpideen arabera.

INSTALAZIO ERRADIOAKTIBOEN IKUSKATZAILE ETA OPERADOREAK

Prozesuen Kontrola eta Teknika Analitikoetan, Instalazio Erradiaktiboen Ikuskatzaile eta Operadore bezala, CSN/ACT/SELI/HCUR-004/12/09 erreferentziako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren homologazio irizpideen arabera, INFOCITECek (Instituto de Formación Científica y Tecnológica) ematen duena.



KUDEAKETA SISTEMA INTEGRATUA

Gure bezeroei eta beste eragile konpromisoaren jakitun,Zentro Teknologikoak kudeaketa sistema integratua ezarri du helburuen betetze maila sustatzeko erraminta gisa

HR EXCELLENCE IN RESEARCH

IDEKOk "HR Excellence in Research" aitortza jaso du Europako Batzordearen eskutik, ikertzaileak hautatzeko prozesu ireki, garden eta merezimenduan oinarrituekiko (OTM-R: Open, Transparent and Merit-based Recruitment of Researchers) duen konpromisoa aitortzen duena.

Aitortza horrek ez ditu soilik hautaketa-prozesu bidezko eta berdintasunezkoak bermatzen, baizik eta nazioarteko mugikortasuna, garapen profesionala eta ikertzaileen arteko aukera-berdintasuna ere sustatzen ditu.

Pertsonen kudeaketan bikaintasunarekiko duen konpromisoaren baitan, IDEKO 2024an atxiki zitzaion Ikertzailearen Europako Gutunari eta Jokabide Kodeari. Dokumentu horiek 40 printzipio jasotzen dituzte, lau arlo estrategikotan antolatuta: 1) Alderdi etiko eta profesionalak, 2) Erakarpena eta hautaketa, 3) Lan-baldintzak, eta 4) Prestakuntza eta garapena.

Prozesuaren barruan, IDEKOk bere barruko politika eta praktiken egoeraren diagnosi bat egin du, gutuneko printzipioekiko duten lerrokadura-maila aztertzeko. GAP Analisi izenez ezagutzen den azterketak hobekuntzarako eremuak identifikatzeko eta horiek lantzeko ekintza zehatzak definitzeko aukera eman du.

Lan horren emaitza gisa, bi dokumentu estrategiko garatu dira: OTM-R plana eta Ekintza Plana, ikerketa-ingurune bidezkoago, lehiakorrago eta nazioartean erakargarriago baterako bidea markatzen dutenak.

DESCARGAK 

HRS4R OTM-R IDEKO (PDF)
IDEKOKO RH ESTRATEGIAREN AKZIO PLANA (PDF)