Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
IKTak ETA AUTOMATIZAZIOA

7 ikerketa lerro, industria eta produkzio teknologia espezializazioan gakoak.

IKTak industriako fabrikaziorako eta produkziorako teknologietarako

tics fabricacion industrial
tics fabricacion industrial

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak eta Automatizazioa eremuko ikerketa taldeak ekoizpen prozesuetarako eta fabrikazio ingurune adimenduetarako soluzio digitalak garatzen ditu.

Industri sektorean eraldaketa sakona gertatzen ari da, izan ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) sartzen ari dira industrien ekoizpen inguruneetan eta fabrikazio sistemetan.

Teknologia digitalek ekipoak monitarizatu eta datu fluxu etengabea lortzeko aukera emango dute. Horri esker, ereduak ezarri, joerak aztertu eta makinen funtzionamenduaren gaineko ondorioak atera ahal izango dira, bide batez, ekoizpen prozesuen efizientzia areagotzea eta fabrikazio ingurune elkarrekin konektatuta eta adimendunak eraikitzeko lanetan aurrera egitea ahalbidetuta.

Industri prozesuen digitalizazioarekin ekoizpen sistemen efizizientzia optimizatu daiteke, bai eta malgutasuna handitu eta bezeroaren eskakizunetarako gero eta egokiagoak eta gero eta konplexuagoak diren produktu eta zerbitzu eskaini ere.

Ikerketa eremu honetan diharduen profesional taldeak kontzeptu ugari erabiltzen ditu, hala nola elektronikakoak, mekanikakoak, informatikakoak, automatizaziokoak, algoritimiakoak eta datu analisiak, automatizazio soluzien eta ekoizpen prozesuetan aplikatutako softwareen garapenean aurrera egiteko.

IK4-IDEKO zentro teknologikoak apustu sendoa egin du 4.0 industriaren teknologiaren ikerketan aurrera egitearen alde eta datuak ezagutza bihurtu eta ezagutza horiek fabrikazio digitalak eraikitzeko erabiltzearen alde.

Gainera, automatizazio aurreratuaren eta industri inguruneen digitalizazioaren kontzeptuak ikertzeko, garatzeko eta berritzeko berezko azpiegitura bat dauka. CNC eta Fabrika Digitaleko Laborategia da berezko azpiegitura hori.

Laborategiak garapenen probak, saiakuntzak eta balidazioak egiteko leku bat dauka, eta makina fabrikatzaileen eta industri automatizazioko aditu ezagunen zenbakizko kontrolez hornituta dago.
ESKAINTZAK

Software tresnen garapena makinen eta fabrikazio lerroen fabrikatzaileei ahalmen aurreratuak emateko.

Cloud Computing: Adimen Lehiakorrerako tresnak; SAAS Inguruneak: HTML5, PHP, AJAX, JavaScript, Python, LAMP inguruneak, Data Analytics – Business Intelligence.

Ikuspen Artifiziala:

  • Markatzaile artifizialak eta naturalak antzematea.
  • Erregistratzea.
  • Eredua ezagutzea.

Programazio Aurreratua:

  • Soluzioen integrazioa beste Lerro batzuetarako: .NET, Qt, C/C++, Java, Python, Perl.
  • Erabiltzaile interfaze aurreratuen garapena: WPF, RAD Studio (Borland - delphi), KDE-Qt, GTK+.
  • Denbora errealeko prozesamendua: GPU (Cuda), Big-Data (No-SQL), HPC (High Performance Computing).

Balio erantsiko automatizazio industriala:

  • Ziklo konpilatuak Siemenserako; pyc Heidenhaimerako; Structured Text Beckhofferako; etab.
  • Mantentze lan prediktiboa/Proaktiboa, gertakarietan eta igarotako esperientzietan oinarrituta.
  • Makina-erreminten monitorizazio/Kudeaketa, tokian eta urrutitik.