Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

PROGRAMS

Diseinu berritzailea eta mantentze lan prediktiborako teknologiak ekoizpen sistemen bizitza baliagarria luzatzeko.

PROGRAMS

Kontuan izanda ekoizpen plantak gero eta handiagoak eta konplexuak direla, asistentziarik gabeko mantentze lanen kudeaketa jada baliorik ez duen estrategia da.

Lehiarako indar globalak direla-eta enpresak behartuta daude erabilgarri dituzten baliabideei ahalik eta probetxurik handiena ateratzera, baita beren ekipamenduari ere. Halere, makinen eta roboten erabilera etengabeak haien errendimendua gutxitzea eta haustura eta hutsegiteen bat-bateko agerpenak areagotzea dakar. Horrek egiten du kostuak altuagoak izatea, makina erabilgarri ez dagoelako eta, gainera, konponketa lanak garestiak direlako. Arazo horretarako irtenbiderik hoberena da une oro ezagutzea zein den ekipo bakoitzaren benetako narriadura egoera. Hori ezagututa mantentze lanetarako unerik hoberena aukeratu eta programatu ahal izango da, justu osagai bat hautsi baino lehen edo osagai horrek parte hartzen dueneko sistema/ekoizpen katerako etekin onartezina dakarren unera iritsi aurretik.

WEB ORRIA IKUSI
 

ERRONKA

Proiektu honen helburu nagusiak dira iragarpen metodo bat garatzea, hauek elkartuko dituzten modeloetan oinarrituta: ekipoen egoera era adimentsuan iragartzeko AMDEC planteamendua (hutsegiteen eta beren ondorioen eta kritikotasunaren analisi modala) eta PRMa, industria adimendunen mantentze lanetarako estrategia zehazteko MDSS tresna berritzaile bat (mantentze lanak erabakitzen laguntzeko sistema) eta baliabideen kudeaketa eta parte hartzaileen artean informazioa partekatzeko MSP tresna bat sartzea elkartzen lagunduko duen ERPa.

Ekoizpen lerro eta planta osoen ekoizpen eta mantentze lanen programak malgutasunez funtzionatuko du, denbora errealean, efizientziari lotuta eskatzen den mailan lan egiteko, baliabideak optimizatzeko eta konponketak lanak planifikatzeko.

 

EMAITZA

PROGRAMSen berrikuntza estrategiak egun industriak dituen erronkei erantzuten die eta denbora errealeko aplikazio seguruetan zentratzen da sistemaren fidagarritasun handiagoa eta mantentze lanetako programa ekonomikoa lortzeko automobilgintzaren, aeronautikaren, espazioaren, osasungintzaren eta ekoizpenaren sektoreetan. Estrategia ondoren azalduko diren helburu sorta lortzera bideratuko da:

Mantentze lan prediktiboak erabakitzen laguntzea, zerrendatutako arloetan.

Europako lidergoa indartzea Asiako aktoreen aurrean, gailu adimendun berritzaileak erabiliz.

EBko enpresak azaleratzen ari diren merkatu berrien abangoardian posizionatzea, hazkunde ahalmenaren indize altuekin.

KIDEAK

Proiektu honetan Europako 13 erakunde hartzen dute parte:

FINANCIADO POR

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

DITAS

IKUSI +

Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzeko

Gehiago ikusi

PRODUCTIVE 4.0

IKUSI +

Elektronika eta IKTak industria digitalaren erraztaile modura eta produktuaren bizi-ziklo osoa estaltzen duen hornikuntza-katearen kudeaketa optimizatua

Gehiago ikusi

OPTIMISED

IKUSI +

Lantokian erabaki azkar eta fidagarriak hartzeko simulazio eta monitorizazioa denbora errealean

Gehiago ikusi