ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

PRODUCTIVE 4.0

Elektronika eta IKTak industria digitalaren erraztaile modura eta produktuaren bizi-ziklo osoa estaltzen duen hornikuntza-katearen kudeaketa optimizatua

PRODUCTIVE 4.0

Proiektua Industria 4.0ren ekimen bat da eta bilatzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologiak industria enpresetan sartzea, digitalizio integraleko programa baten bitartez, ekoizpen prozesuko fase guztiak bere baitan hartuta, lantegi adimendunen eraikuntzan aurrera egin ahal izateko.

Ekimena pasa den maiatzean abiarazi zen, eta Europako 19 herrialdetako 114 bazkide teknologiko eta enpresa daude barruan sartuta. 106 milioi euroko aurrekontua du eta Europako industria iraultza digitalean murgiltzeko prozesuan urrats handia ematea ekarriko du.

Web orrira joan
 

ERRONKA

Productive 4.0ren lehen helburuak izaera estrategikoa du: Europako industri sektorea oro har prest egon behar da ekoizpen adimentsuago egiteko, eskura dituen baliabideak hobeto erabiltzeko eta bere estandarretan eta lan inguruneetan gertatzen den edozein aldaketa edo hobekuntza malgutasunez aplikatzeko. Hitz batean, lehiakorragoak izateko.

Euskal zentro teknologikoak proiektu honetan duen zeregina dela eta, erakunde barruko ikerketa talde batzuk inplikatuta daude. IK4-IDEKOren IKTen eta Automatizazioaren taldea, Dinamika eta Kontrola, Doitasunezko Diseinu eta Ingeniaritza eta Fabrikazio Prozesuak lantaldeekin batera, digitalizazio soluzio aurreratuen garapena gidatzeaz arduratuko da, makina autonomoek zein ekoizpen lerro konplexuek egiten dituzten ekoizpen prozesuak optimizatuta eta haien automatizazio gradua areagotuta.

 

EMAITZA

Ekimena 2020ra arte luzatuko da, eta bere asmoa da Europako ekonomiarako estrategikoak diren sektoreetan diharduten enpresetan funtzionatuko duen digitalizazio sistema estandarizatu bat sortzea.
Gainera, Productive 4.0 ekimenak oinarrizko premisa bat du abiapuntu, digitalizazioaren kontzeptuaren berezkoa den premisa bat, zehazki: ekoizpen prozesua jada ez da produktuaren salmentarekin hiltzen; ideiaren sorreratik salmenta osteko zerbitzura eta birziklapenera ere doan prozesu bat da, ordea.

KIDEAK

IK4-IDEKOk ez ezik, Infineon Technologies enpresa alemaniarrak gidatuta garatuko den Productive 4.0 proiektuan parte hartuko dute hamar bat euskal erakundek, hala nola Innovalia, Engine Power Componentes, TRIMEK, Savvy Data Systems, Danobat, Mondragon Assembly, ULMA Embedded Solutions, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Mondragón Sistemas de Información enpresek.

FINANCIADO POR

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

DITAS

IKUSI +

Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzeko

Gehiago ikusi

OPTIMISED

IKUSI +

Lantokian erabaki azkar eta fidagarriak hartzeko simulazio eta monitorizazioa denbora errealean

Gehiago ikusi