Kanal Etikoak enpresa-etikan oinarritutako kultura sendotzen duten gure jokabide-printzipioak eta jarraibideak erakusten dizkizu.
Gure zentroa gidatzen duten jokabide-printzipioak eta jarraibideak ezartzen dituen kode etikoa dugu IDEKOn. Enpresa-etikan oinarritutako kultura gure jardueraren alderdi guztietan ezarri eta finkatzea da funtsezko helburua.
Barneko Informazio Kanala zure eskura jartzen dugu irregulartasunen edo kode etikoaren ez-betetzeen komunikazio konfidentziala eta azkarra errazteko. Esteka honetan, Barneko Informazio Kanalaren erabilerari buruzko informazio gehiago duzu. Kanal honetara sartzeko, bide hauetako bat erabil daiteke:
Legeari errespetua bermatzeaz eta iruzurraren aurkako borrokaz arduratzen da IDEKO bere jardueraren esparru guztietan. Testuinguru horretan, irregulartzat har daitezkeen praktiketan ez parte hartzeko konpromiso irmoa berresten dugu. Enpresa bezero eta hornitzaileekin ditugun harremanetan ez ezik, lehiakide eta agintariekin ditugun harremanetan ere aplikatzen da hori.