ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk doitasuneko ingeniaritzaren arloko azken aurrerapenak aurkeztu ditu ICE 2026 nazioarteko konferentzian

IDEKOk doitasuneko ingeniaritzaren arloko azken aurrerapenak aurkeztu ditu ICE 2026 nazioarteko konferentzian

Ekainaren 8tik 12ra bitartean, IDEKOko ikertzaileek parte hartu dute Euspenek antolatutako 26th International Conference & Exhibition ekitaldian, Krakovian (Polonia) ospatutako doitasuneko ingeniaritzaren nazioarteko erreferentziazko topaketeta nagusian.

Horrelako foroetan parte hartzea IDEKOk doitasun handiko fabrikazio-prozesu eta makinentzako teknologia aurreratuak garatzeko duen konpromisoaren erakusgarri da. Jardunaldi hauek aukera paregabea dira azken aurrerapen zientifiko eta teknologikoak nazioarteko komunitatearekin partekatzeko, baita doitasuneko ingeniaritzaren etorkizuna markatzen ari diren eragile nagusiekin harremanak sendotzeko ere.

Kongresuan zehar, Harkaitz Urreta doktoreak, IDEKOko merkatu zuzendariak, “Coupled Elasto-Hydraulic Model for Large Hydrostatic Rotary Tables” izeneko ikerketa lana aurkeztu zuen. Lanak tamaina handiko mahai birakari hidrostatikoen portaera aztertzen du, bereziki funtzionamendu-baldintza errealetan egitura-malguak duen eragina ulertzeko.

Ikerketak egitura-ereduak eta fluidoen dinamikan oinarritutako ereduak uztartzen ditu, sistemaren portaera doitasun handiagoz aztertzeko. Emaitzek informazio baliotsua eskaintzen dute presioen banaketari, sistemaren zurruntasunari, lubrifikazioaren errendimenduari eta energia-kontsumoari buruz, eta lagungarriak dira makina-erreminta zehatzagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak diseinatzeko.

Aurtengo ICE26 edizioak beste arrazoi batengatik ere izan du esanahi berezia IDEKOrentzat. Elkartearen jardueretan 15 urte baino gehiagoz modu aktiboan parte hartu ondoren, Harkaitz Urreta Euspeneko Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu zuten aurtengo martxoan.

2010ean lehen aldiz parte hartu zuenetik, Harkaitzek etengabeko ekarpena egin dio Euspeneko komunitateari: kongresuetan parte hartuz, 2018az geroztik Batzorde Zientifikoko kide izan da eta doitasuneko makinei lotutako saio teknikoen buru ere aritu da. Zuzendaritza Batzordean sartzea bere ibilbide profesionalaren aitortza da, eta, aldi berean, IDEKOk fabrikazio aurreratuko teknologien garapenean nazioartean duen presentzia eta posizionamendua indartzen ditu.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK

    KATEGORIAK