ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Bilbon ospatuko da CIRPen hurrengo Batzar Nagusia, fabrikazio aurreratuan nazioarteko fororik garrantzitsuena

Bilbon ospatuko da CIRPen hurrengo Batzar Nagusia, fabrikazio aurreratuan nazioarteko fororik garrantzitsuena
  • Abuztuaren 21etik 27ra, CIRPek, fabrikazio aurreratuan aplikatutako ikerketan aitzindaria den nazioarteko erakundeak, bere 71. Batzar Nagusia egingo du Bilbao Exhibition Centren (BEC), formatu mistoan, hau da, aurrez aurre eta online.
  • Aurten, IDEKO eta Tekniker zentro teknologikoek, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Zaragozako Unibertsitateak antolatuko dute ekitaldia.
  • CIRPen Batzar Nagusia urtero egiten den ekitaldia da, eta ekoizpen ingeniaritzaren arloan ospe handia du nazioartean, lehen mailako nazioarteko 500 ikertzaile baino gehiago biltzen ditu-eta.

Ekoizpen Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiak (CIRP), fabrikazio aurreratuan aplikatutako ikerketan aitzindaria den nazioarteko erakundeak, Espainian egingo du berriro bere Batzar Nagusia. Bigarren aldia da Batzarra Espainian egiten duena, eta, zehazki, Euskadin egingo du, ingurune industrialak eta fabrikazio aurreratuak lurralde honetan duten garrantzia dela eta. Oraingoan, ekitaldia Bilboko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centren (BEC) izango da, eta ekitaldiaren 71. edizioan mundu osoko 50 herrialdetako 500 ikertzaile baino gehiago bilduko dira.

Aurten, CIRPen batzarra abuztuaren 21etik 27ra izango da, eta BRTA aliantzako kide diren IDEKO eta Tekniker zentro teknologikoek, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak (MU)eta Zaragozako Unibertsitateak antolatuko dute ekitaldia. Ekitaldiaren helburua da mundu akademikoko eta industriako bere kideen artean ikerketa eta garapena sustatzea, ingurumenaren aldetik iraunkorra den oparotasun globalean eta gizartearen ongizatean laguntzeko.    

Fabrikazioari aplikatutako I+G sustatzeaz gain, batzarrak nazioarteko plataforma gisa ere balio du, ekoizpen ingeniaritzan lehen lerroko eragileen artean ikuspuntuak trukatzeko, aliantza berriak bilatzeko eta ikertzaile liderren eta erakunde industrialen arteko lankidetza bideak ezartzeko.

Jokin Muñoa antolaketa batzordeko presidente eta IDEKOko zuzendari zientifikoak esan duen bezala, "CIRPen Batzar Nagusiaren antolaketa aukera bat da fabrikazio industrialari aplikatutako ikerketan eta berrikuntzan dugun posizionamendua indartzeko, eta ezagutza zientifikoan sakontzen eta manufacturing-ean dugun espezializazioan aurrera egiten uzten digu".  

Biltzar hau Euskadin egiteak aukera ematen du Euskadik fabrikazio aurreratuaren arloan egindako apustu handia indartzeko eta ikusarazteko, eta industria aurreratu eta BPGan pisu handia duen industria loratzea ahalbidetzen duten agenteen ekosistema handia balioan jartzeko. Hala, horretan lan egiten duten enpresak, unibertsitateak eta ikerketa zentroak balioan jarri eta ikusaraztea da helburua. Horrek guztiak ahalbidetuko du tokiko ekosistema eta fabrikazio aurreratuko ikerketaren munduko erreferente nagusiak hurbiltzea.

Batzarra funtsezko hitzordua bihurtu da mundu osoko teknologiaren abangoardian dauden ekoizpen sistemetako adituentzat. Aurten, gainera, nobedade gisa, aurrez aurre egingo da berriro, COVID-19aren ondorioz bi urtez ospakizun telematikoa egin ondoren. Izan ere, formatu hibrido baten bidez egingo da, eta formatu horrek ahalbidetuko du saioko hitzaldiak aurrez aurre zein streaming bidez jarraitzea.

Azken aurrerapenak fabrikazio aurreratuan

Ekitaldia abuztuaren 21ean hasiko da, BECeko dorreko terrazan egingo den ongietorri ekitaldi batekin. Hasiera ekitaldia astelehenean izango da, hilaren 22an, eta bertan izango da Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua. Zazpi egunetan, fabrikazio aurreratuarekin lotutako gaiak jorratuko dira, hala nola, material eta prozesu aurreratuak, fabrikazio sistema malgu, adimendun eta eraginkorrak, energia eraginkortasuna eta fabrika digital eta konektatua.

Zehazki, jardunaldien lehen zatian, hilaren 22tik 24ra, 9 hitzaldi magistral emango dira - industria arloko 2 eta zientzia arloko 7- eta hainbat eremu teknologikori buruzko 126 txosten zientifiko aurkeztuko dira, non industria ekoizpenaren arloan egin diren aurrerapenik berrienak erakutsiko diren, besteak beste, hainbat diseinu ikuspegi eta tresna, makina, ekoizpen prozesu, tresna, metrologia eta ikuskapen ekipo.

Bestalde, hilaren 25etik 27ra, arlo teknologikoetako lan saioak eta bilera orokorrak egingo dira.

Topaketa hau Eusko Jaurlaritzak, I+G+B eragileek eta lurraldeko industria sareak manufacturing-ak ekonomian presentzia eduki dezan eta enplegu industrialaren egonkortasuna sendotzeko, azken belaunaldiko zerbitzu teknologikoen garapena bultzatzeko eta prozesu industrialak optimizatzeko egiten dituzten ekintzetako bat da.

NABARMENDUTAKO BERRIAK

KATEGORIAK