ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk eskaera eta fakturazio errekorra duen urtea itxi du, 12,9 M€-rekin

IDEKOk eskaera eta fakturazio errekorra duen urtea itxi du, 12,9 M€-rekin
  • Zentro teknologikoak %17ko fakturazio-igoera aurkeztu du bere Batzar Nagusian ikerketaren bikaintasunari, transferentzia teknologikoaren bultzadari eta sektore estrategikoetan sendotzeari esker.
  • 2025–2028 Plan Estrategikoaren ardatzak: Fabrikazio Aurreratuan erreferente izatea, beste eragile eta enpresekin lankidetza sendotzea eta langileen garapen profesionala sustatzea.

Ziurgabetasunak markatutako testuinguru ekonomiko global batean, IDEKO zentro teknologikoak, maiatzaren 9an ospatutako urteko batzarrean, 2024an bere jarduera nabarmen handitu zela aurkeztu zuen, ikerkuntzan eta teknologia aurreratuen industriarako transferentzian erreferente gisa duen posizionamendua berretsiz eta berrikuntza irekia, doitasunezko robotika eta digitalizazio industriala bere ziklo estrategiko berriaren funtsezko ardatz gisa adieraziz.

Azken urtean, IDEKOren jarduera %17 hazi da 2023tik. Zehazki, 2024ko urteko fakturazioa 12.978.mila eurokoa izan da, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den zentroaren historiako kopuru handiena. Ostiral honetan egindako Batzar Nagusian aurkeztutako datuak zentroaren goranzko ibilbidea sendotzen du, ziklo estrategiko berri baten hasierarekin batera.

Sarrera guztien %56a (7,3 M€) transferentzia teknologikoko proiektuetatik dator, enpresen produktibitatea hobetzeko eta optimizatzeko soluzio aurreratuak garatuz, batez ere sektore estrategikoetan: aeronautika, energia eta makina-erreminta. Portzentaje honek %25eko hazkundea adierazten du 2023arekiko,

Lankidetza hauek enpresa industrialen lehiakortasuna handitzeko soluzioetan zentratu dira: prozesuen eta makinen doitasuna, doitasunezko robotika, digitalizazioa eta adimen artifiziala. Honek IDEKO industria fabrikaziorako erronkei erantzuteko bazkide teknologiko nagusi gisa sendotzen du.

Gainerako sarrerak, %44a, ikerketa propioaren ondorio dira, ikerketa-programa publikoek finantzatutako ekimenetan egindako lanaren emaitza: %17 Europatik, %22 Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programetatik, %1 Gipuzkoako Foru Aldunditik eta %4 Estatuko Administrazio Orokorretik. Horri esker,  teknologia sortzeko  eta garatzeko  jarduerak sendotzen jarraitu du, ondoren enpresetara transferitzeko helburuarekin.

Bikaintasun zientifikoa eta taldearen hazkundea

2024an, IDEKOk bikaintasun zientifikoarekin duen konpromisoari eutsi dio, aldizkari akademikoetan 34 artikulu indexatu argitaratuz, 2023an baino %13 gehiago. Patente aktiboen kopurua %7 igo da, 42ra iritsiz. Ikerketa-talentua sustatzeko apustuak 36 doktore eta doktoretza egiten ari diren 11 pertsona ditu.

Era berean, IDEKOko plantillak %6ko hazkundea izan du, urte amaieran 141 pertsona izanik. Horiez gain, zentro teknologikoaren partaidetutako enpresetan lan egiten duten 9 pertsonako talde gehigarri bat dago.

Inbertsioak, azpiegiturak eta aliantza estrategikoak

I+G azpiegituren eta ekipamenduen inbertsioari dagokionez, 800 mila euroko inbertsioa egin da: robotika laborategiaren hedapena, instalazioen ekipamendua eta Renishaw Solutions Centre-ren abiaraztea, metrologia arloko munduko liderrarekin batera sortutako I+G espazio berria, urtarrilean inauguratu zena.

Aliantzen arloan, ITP Aero-rekin sinatutako akordioa nabarmentzen da, aeronautika sektorean I+G bultzatzeko. Hurrengo 5 urteetan, ikerketa, teknologia-transferentzia eta lankidetza bidezko prestakuntza indartuko dituzte.

Bestalde, doitasun ingeniaritzaren arloan, Elgoibarko zentroak University College of London-ekin hitzarmen berria sinatu du, eskala handiko fotogrametria garatzen jarraitzeko.

Batzarra Xabier Alzaga IDEKOko presidenteak zuzendu zuen, azken zikloan lortutako emaitzak positiboki baloratuz: "2024a arrakastazko aldi baten amaiera izan da, non fabrikazioaren arloko I+Dn euskal industria-sarean oinarrizko zutabe gisa sendotu garen".

Plan Estrategiko berria

2025–2028 Plan Estrategikoa ere batzarrean aurkeztu zen, IDEKO fabrikazio aurreratuan erreferente gisa sendotzeko lerro nagusiak ezarriz. Zentroak lankidetza sustatzen jarraituko du, etorkizuneko industria fabrikazioaren erronka teknologikoei erantzuteko, I+G eragile eta entitate nabarmenekin nazio eta nazioarte mailan aliantzak indartuz.

"Gure Plan Estrategiko berriak fabrikazio aurreratuan emaitzetara bideratutako teknologiak garatzeko ardatzetan aurrera egiten jarraitzea du helburu", azaldu du Rafael Lizarraldek, IDEKOko zuzendari nagusiak.

Planaren helburuen artean daude: merkatu berrietara irekitzea, zentroaren ikerketa propioaren ondoriozko aktibo teknologikoen balorizazioa aurreratzea eta eragin handiko proiektuak bultzatzea bazkide estrategikoekin batera.

Gainera, IDEKO-k erakunde bikain eta erakargarri baten aldeko apustua egiten jarraituko du, langileen garapen profesionala sustatuz, eta ikertzaileentzako ibilbide profesionala garatzeko zentro bikain gisa aitortua izatea bilatuz, Human Resources Strategy for Researchers (HRS4R) ziurtagiria lortuz, ikerketa-instituzio eta erakundeei lan-ingurune egokia eskaintzen dietela bermatzen dien ziurtagiria.

"Talentua erakartzea, fidelizatzea eta garatzea gure kudeaketa barneko zutabeetako bat izan da eta izaten jarraitzen du. Bigarren berdintasun-plan propioa dugu, zentroan lan egiten duten edo lan egin nahi duten pertsona guztiek kontratazio, prestakuntza eta garapen profesionaleko aukera berdinak izan ditzaten bermatzen duena", amaitu du Lizarraldek.

    KATEGORIAK