Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Zentro teknologikoa azaroaren 5ean eta 6an izango da Advanced Manufacturing Madrid azokan, estatuan fabrikazio aurreratuaren erakusleiho nagusian.
10H19 standean , IDEKOk makinetako bibrazioak diagnostikatu eta neurtzeko sistema eramangarri berritzailea erakutsiko du.
Industria-digitalizazioa eta doitasun-artezketa dira IDEKO zentro teknologikoaren I+G estrategiaren bi ardatz nagusi. Arlo horietan garatutako gaitasunen erakusgarri bat izango da ikusgai azaroaren 5ean eta 6an Advanced Manufacturing Madrid 2025 azokan, estatuko fabrikazio aurreratuaren topagune nagusian, IFEMA azoka-eremuan egingo dena.
AFM – Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearen gunean kokatutako 10H19 standean, IDEKOk doitasun-artezketan, monitorizazio aurreratuan eta makina-adimeneko kontrolean egindako azken berrikuntzak erakutsiko ditu, industriaren kalitatea, produktibitatea eta jasangarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Horren adibide da DynAQ sistema, IDEKOk garatutako tresna eramangarri berritzailea. Azokan aurkeztuko den sistemak makina eta ekoizpen-ekipamenduetako bibrazioak neurtu, diagnostikatu eta konpontzeko aukera ematen du, haien eraginkortasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna hobetuz.
“Plataforma hau irtenbide intuitibo, arin eta interaktibo gisa diseinatu da langile teknikoentzat, makina-dinamikaren inguruko ezagutza-maila edozein dela ere. Sentsore ezberdinetatik seinaleak jasotzen ditu, denboran zeharreko bilakaera bistaratzen du eta analisi espektroak modu errazean egiten ditu”, azaldu du Harkaitz Urreta, IDEKOko merkatu-zuzendariak.
DynAQ softwareak lau modulu nagusi ditu:
Enpresentzako prestakuntza
Ezagutzaren transferentziarekin eta prestakuntza espezializatuarekin duen konpromisoaren barruan, IDEKOk ekitaldia baliatuko du Doitasun-artezketako ikastaro espezializatua aurkezteko, azaroaren 26tik 28ra Elgoibarko instalazioetan egingo dena.
Programa hau prozesuaren oinarrietan, kalitate-kontrolean eta produktibitatearen hobekuntzan sakondu nahi duten profesionalentzat dago pentsatuta, teoria, praktika eta benetako industria-kasuak uztartuz.
Gainera, standera hurbiltzen direnek doitasun-artezketari buruzko gida teknikoa eskura dezakete, zentroko ikertzaileek egina. Dokumentuak prozesuaren alderdi nagusiak, piezaren kalitatean eragiten duten faktoreak eta produktibitatea hobetzeko estrategia eraginkorrenak jasotzen ditu.
Advanced Manufacturing Madrid 2025 azokan parte hartuz, IDEKOk berresten du bere konpromisoa fabrikazio aurreratuarekin, industria-digitalizazioarekin eta doitasun-artezketako bikaintasunarekin, industria lehiakorrago, eraginkorrago eta jasangarriago baten aldeko bere estrategiaren zutabe nagusi gisa.