ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOren bikaintasuna doitasun-ingeniaritzan protagonista izango da EUSPEN 2025ean

IDEKOren bikaintasuna doitasun-ingeniaritzan protagonista izango da EUSPEN 2025ean
  • Zentro teknologikoak presentzia nabarmena izango du ekainaren 9tik 13ra bitartean ospatuko den nazioarteko kongresuaren 25. edizioan: babesle gisa, antolatzaile nazional gisa eta batzorde teknikoetako kide aktibo gisa.
  • Ikertzaileek lan berriak aurkeztuko dituzte, hala nola, biki digitalak, metrologia eta aeronautikaren sektorean aplikazio handia duten industria-mailako artezketa-prozesuak.

IDEKO zentro teknologikoaren bikaintasuna doitasun-ingeniaritzan protagonista izango da berriz ere EUSPEN Europako elkartearen kongresuaren 25. edizioan.

Doitasun-ingeniaritza eta nanoteknologiaren arloko nazioarteko erreferentzia den ekitaldia Zaragozako Unibertsitatean egingo da, ekainaren 9tik 13ra. IDEKOk babesa emango dio, eta BRTA aliantzako kide den zentroak antolatzaile-nazional gisa jardungo du, gainera, presentzia nabarmena izango du bai batzorde teknikoetan, bai programa zientifikoan, hainbat ikerketaren bidez.

IDEKOren lanetako bat ahozko formatuan aurkeztuko da, eta 30 lan bakarren artean hautatua izan da aurkezpen-modalitate horretan. Zehazki, Ibai Berrotaran ikertzaileak, "Impact of geometric errors in critical components of a precision spindle on runout error through FEM modelling" izenburua duen ponentzia baten bidez, azalduko du doitasun handiko artezketa-makinen ardatzen errendimendua optimizatzeko egindako ikerketa-lana.

Bestalde, Aitor Olarrak (Doitasun Ingeniaritzako Ikerketa Taldearen arduraduna) eta Harkaitz Urretak (Zentro Teknologikoko Merkatuko zuzendaria) bi lan gehiago aurkeztuko dituzte poster-formatuan. "Application of generalized Union-Jack technique to measurements with laser line triangulation sensors" laser bidezko triangelazio-sentsoreen posizio eta orientazioa neurtzeko teknika berri baten aplikazioari buruzkoa izango da; " Some advances in metrological digital twins for 3D robotic scanning system", berriz, 3D eskaneatzeko robot-sistemetarako biki digital aurreratu baten garapena aurkeztuko du, fabrikazio gehigarriko prozesuetan aplikatzeko aukera duena.

Gainera, Urreta eta Olarrak parte hartuko dute EUSPEN kongresuko batzorde zientifikoan eta argitalpen-batzordeetan, nazioarteko beste adituekin batera.

"EUSPEN doitasun ingeniearitzan dugun gure ezagutza partekatzeko plataforma estrategikoa da, nazioarteko lankidetzak sendotzeko eta fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzen jarraitzeko", nabarmendu du Urretak.

    KATEGORIAK