ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Ekoizpen prozesuak adimen artifizialaren bidez hobetzeko bidean

Ekoizpen prozesuak adimen artifizialaren bidez hobetzeko bidean
  • IDEKO zentro teknologikoak ebook bat prestatu du, industria-enpresen barruan adimen artifizialeko prozesuak inplementatzeko potentziala ardatz hartuta.
  • Adimen artifizialeko sistemak ezartzeak osagaiak etengabe monitorizatzea eta anomaliak goiz detektatzea ahalbidetuko du, eta industria-enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko du.

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den IDEKO zentro teknologikoak, makina-erreminta erabiltzen duten enpresetan, kalitate eta zehaztasun handiko emaitzak eskaintzen dituzten balio erantsi handiko piezak eta osagaiak (hala nola, industria aeronautikoa, automobilgintza eta makina-erreminta) manufakturatzeko orduan, kezka nagusi bihurtu ditu matxurak eta ekoizpen geldialdiak saihestea, bai eta ekipoen eskuragarritasuna handitzea eta haien errendimendu ezin hobea bermatzea ere.

Adimen artifizialeko prozesu horiek ekarpen handia egin behar dute osagaien monitorizazioa kontrolatzeko, akatsak gertatu aurretik anomaliak detektatzeko, hau da, plantako ekoizpena hobetzeko. Gainera, teknologia digital honen bidez, datuen bolumen izugarria prozesa daiteke, erabakiak hartzeko arintasuna hobetu eta gero eta konplexuagoa den merkatu batean lehiakorrak izatea lortu.

Gaur egun, IDEKOk 1.000 makina baino gehiago ditu hodeira konektatuta, makina bakoitzean 200 sentsore inguruko datuak bilduz eta datuak etengabe bidaliz. Datuak lortzeko, kudeatzeko eta interpretatzeko etengabeko fluxu horrek aukera ematen dio zentroari osagaien egoera monitorizatzeko eta anomaliak detektatzeko.

Era berean, adimen artifizialeko soluzio eraginkorrak diseinatu eta garatzea ahalbidetzen dio, industria-sektorearen garapenari eusteko. Gure eremuko erreferentziazko enpresekin proba pilotu ugari egiteak zentroak anomaliak goiz detektatzeko eta osagaiak monitorizatzeko duen trebetasuna bermatzen du, makineria industrialaren, fabrikazioaren eta, oro har, produkzio prozesuaren mantentze lanak optimizatzeko.

Testuinguru horretan, zentro teknologikoak ebook bat egin du, eta, bertan, xehatu egin ditu industria enpresa txiki eta ertainak tresna digital horretan, adimen artifizialean, sartzeko beharrezkoak diren gakoak. Tresna hori industria prozesuak hobetzera eta datuak enpresentzako informazio erabilgarri bihurtzera bideratuta dago. Horrela, mendeko erronka teknologikoei aurre egiteko enpresa-sare sendoagoa eta lehiakorragoa lortuko dugu.

Ebook-eko landing page-rako esteka:
https://www.ideko.es/eu/adimen-artifiziala-ebook

KATEGORIAK