Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IDEKOk parte hartu du CIRP Conference on Modeling of Machining Operations (CMMO) kongresuaren 20. edizioan, maiatzaren 22 eta 23an Monsen (Belgika) ospatu den topaketan.
Nazioarteko ekitaldi honek mundu osoko adituak biltzen ditu, mekanizazio-operazioen modelizazioaren arloan izandako azken garapenak partekatzeko; balio erantsi handiko fabrikaziorako eremu estrategikoa da.
Edizio honetan, IDEKOko bi ikertzailek aurkeztu dituzte zehaztasun eta fidagarritasun handia eskatzen duten sektoreetan, besteak beste aeronautika, aplikatutako artezketa eta zulaketa prozesuei buruzko aurrerapen zientifikoak:
María Garcíak ondoko lana aurkeztu zuen: "New Geometric Stability Maps for Predicting Unstable Lobe Regeneration During Shoe-Type Centerless Grinding with Tilting Shoes."
Ikerketak shoe-type centerless artezketa-prozesua hobetzea du helburu, errodamendu-eraztunen amaierako prozesuan oso erabilia, zehaztasun eta produktibitate altuagatik nabarmena. Ikerketak prozesuan gertatzen den lobal geometria ezegonkorraren berreraketari heltzen dio, piezaren gainazalaren akabera eta erabilera-denbora baldintzatzen dituen alderdi erabakigarria baita. IDEKOko taldeak egonkortasun geometrikoko mapa berriak garatu ditu, euskarrizko zapaten angelu-konbinazioaren arabera piezen portaera aurresateko gai direnak. Horrela, prozesua optimizatu eta prestaketa-denborak murriztu daitezke.
Iker Urrestik , bere aldetik,"Exit delamination failure modelling during drilling of CFRP laminates" lana aurkeztu zuen.
Ikerketa lan hau CFRP (karbono-zuntzez indartutako polimeroa) laminatuen zulaketan oinarritzen da, egitura aeronautikoen muntaketa-prozesuetan funtsezkoa den prozedura. Ikerketak irteerako deslaminazioa eta zulaketaren garaian sortzen den bultzada-indarraren bilakaera aurresateko eredu prediktibo bat proposatzen du. Akats hori bereziki kritikoa da, piezen osotasun mekanikoa arriskuan jar dezakeelako. Esperimentazio bidez egiaztatutako emaitzekin alderatuta, proposatutako eredua tresna baliotsua da deslaminaziorik gabeko zulaketa-prozesuetara hurbiltzeko, piezen fidagarritasuna eta fabrikazioaren eraginkortasuna hobetuz.
CIRP CMMO 2025 kongresuan parte hartuz, IDEKOk mekanizazio-prozesuen hobekuntzan aplikatutako ikerketa zientifikoarekin duen konpromisoa berresten du, industria-sarearen eraldaketa teknologikorako funtsezko ardatza baita.