ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

FEDITen azterketa batek zentro teknologikoek Espainiako ekonomian duten ekarpena nabarmendu du

FEDITen azterketa batek zentro teknologikoek Espainiako ekonomian duten ekarpena nabarmendu du
  • Txostenaren arabera, IDEKO bezalako zentro teknologikoetan inbertitutako euro bakoitzeko 11 euro sortzen dira BPGan, eta 5 euro baino gehiago diru-sarrera publikoetan.

Espainiako Zentro Teknologikoen Federazioak (FEDIT) pasa dan astean aurkeztu zuen “Zentro Teknologikoen Balioa eta Eragin Ekonomikoa” izeneko txostena.

Azterlanak agerian uzten du IDEKO bezalako erakundeek ekonomian duten ekarpena: guztira 7.702 milioi euroko eragina BPGan, lanaldi osoko 127.371 enplegu baliokide eta 3.947 milioi euroko diru-sarrera publikoak.

Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak (Ivie) egindako txostenaren arabera, zentro teknologikoetan inbertitutako euro bakoitzeko 11 euro sortzen dira barne produktu gordinean eta 5 euro baino gehiago administrazio publikoen diru-sarreretan.

Ikerketak zentro teknologikoekin lankidetzan aritu diren enpresen esperientzia ere aztertu du. Inkestatutako enpresen %85ek aurreikusitako helburuak bete dituztela adierazi dute; %93,5ek harreman profesionalaren kalitatea azpimarratu dute, eta %73,5ek berriro lankidetzan aritzeko prest egongo liratekeela baieztatu dute.

Gainera, enpresek lankidetza teknologiko horri lotzen diote batez beste salmentetan %2ko hazkundea eta errentagarritasunean 0,8 puntuko igoera.

Txostenak eragin ekonomikoa bi bide nagusiren bidez kuantifikatzen du:

  • Zentro teknologikoen jarduera eta inbertsio-gastua: 2024an 765,5 milioi eurokoa izan zen, eta 1.079 milioi euroko eragina izan zuen BPGan, baita 19.289 enplegu sortu ere.
  • Lankidetza teknologikoari lotutako salmenten hazkundea: 6.414 milioi eurora iritsi zen, eta guztira 6.623 milioi euroko eragina izan zuen BPGan, baita 108.082 enplegu ere.

Txosten osoa hemen kontsulta daiteke.

    KATEGORIAK