Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Nerea Aranguren zentro teknologikoko zuzendari nagusiak "etorkizuneko teknologiak industrian" mahai-inguruan parte hartuko du gaur, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko erreferenteak biltzen dituen hitzaldiaren bigarren edizioan.
Innolab Bilbaok antolatzen du emakumeek teknologiaren arloan duten eragina ikusarazten eta aitortzen laguntzen duen ekitaldian.
IDEKO fabrikazio aurreratuan espezializatutako zentro teknologikoak giza kapitalaren bikaintasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko apustua egiten du, bokazio teknologiko eta zientifikoak sustatuz eta emakumeek industrian egiten duten ekarpena ikusarazteko ekimenak aktibatuz.
Ildo horretan, Nerea Aranguren Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den IDEKO zentro teknologikoko zuzendaria izango da gaur Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan egingo den Leaders in Tech hitzaldiaren bigarren edizioan; Aranguren zientzia, teknologia eta berrikuntzako erreferenteetako bat baita.
Zehazki, IDEKOko arduradun nagusiak gaur, urriak 15 ostirala, 10:00etan “Industriako etorkizuneko teknologiak” izeneko mahai-inguruan parte hartuko du.
Arangurenek azaldu
duenez, zenbait teknologia nabarmenek, hala nola, adimen artifizialak,
fabrikazio aditiboak eta ekoizpen prozesuetako kontrol eta mantentze
prediktiboko sistemek, funtsezko zeregina izango dute datozen urteetako
industriaren etorkizuna eta eraldaketa definitzeko.
Arangurenekin batera, Naiara
Zubizarreta, fabrikazio aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkarteko
(ADDIMAT) zuzendaria; Amagoia Paskual, ADDILANeko CEO; eta Leire de Olabarria,
Automation Deviceseko (INGETEAM) zuzendari komertziala izango dira mahai inguruan.
Osasuna, industria eta energia
Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Leaders In Tech konferentzia
zientzian eta berrikuntzan erreferenteak diren emakumeen topagune bihurtu da
berriro ere, eta oraingo honetan, teknologia eta enpresen egoera eraldatzen ari
diren aurrerapen teknologikoak eta erabilera-kasuak erakusten dituzte hiru
sektore estrategikotan: osasuna, industria eta energia.
Innolab Bilbaok antolatuta, Bilboko
Udalaren laguntzarekin, zientziaren eta teknologiaren alorretan emakumeek duten
eragina eta ikerketa-lana ikusarazten eta aitortzen laguntzeko helburuarekin
sortu zen ekitaldia.
2021eko jardunaldian 20 liderrek baino gehiagok parte hartu zuten, enpresa ekosistemako
eta esparru zientifiko teknologikoko eragile publiko eta pribatuen arteko
puzzle perfektua osatzeko.
Nabarmentzekoa da Teresa Riego, Espainiako
Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzako idazkari nagusia,
edo Angeles Santamaria, Iberdrola Españako Administrazio Kontseiluko
kontseilari delegatuaren parte hartzea.
Gainera, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza
Fakultateak antolatutako Ada Byron 2021 sarien irabazleek ere parte hartuko
dute hitzaldian.