Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IDEKO zentro teknologikoko fabrikazio prozesuetako ikerlarien taldeak bere lana aurkeztuko dute CIRP on Modelling of Machining Operations konferentziaren 17. ekitaldian.
Aurreko astean IDEKO zentro teknologikoko fabrikazio prozesuetako Maria Aurrekoetxea eta Iñigo Llanos ikerlariek CIRP on Modelling of Machining Operations konferentziaren 17. ekitaldian
parte hartu zuten.
Zehazki, Iñigo Llanos ikerlariak aurkeztu zuen pieza handien hondar tentsioen karakterizazioaren gaineko ponentzia bat, mota honetako osagaien distortsioen arrazoi nagusia mekanizatuaren ondoren.
Sektore aeronautikorako egiturazko piezen ekoizpenak zailtasun handiak ditu mekanizatuaren ostean distortsio geometrikoak agertzen direlako. Pieza handietan hondar tentsioak izatea mekanizatuaren aurretik, distortsioen iturri nagusia dira aluminioaren aleazioetarako. Tentsio hauen aldakortasuna eta pieza bakoitzean neurtzeko zailtasuna dira pieza hauen mekanizatuan optimizazioa lortzeko muga nagusiak. Aurkeztutako ikerketan, Llanos doktoreak, hondar tentsioen karakterizazio metodo bat proposatzen du: geruzak kentzea industria esparruan aplikatzeko. Metodo horrek hondar tentsioak gordinean identifikatzea ahalbidetzen du eta aldi berean azken pieza mekanizatua lortzea, eta horrek posible egiten du osagaiaren distortsio minimoa eragiten duen mekanizatu prozesu bat definitzea.
AMRC (Advanced Manufacturing Research Center) Shefielden izan zen ekitaldiaren helburua da industriaren beharretara hobeto egokitzen diren ebaketa eragiketen errendimenduaren garapena eta modu kualitatiboan nahiz kuantitatiboan aurreikusteko gaitasuna duten ereduen garapena sustatzea.
Konferentzia hau aukera handia da akademia eta industria munduko adituek euren maila altuko ikerketa lanak aurkeztu eta hitz egin dezaten, horrek esparru horretako ezagutza sustatu eta laguntzen baitu.