Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

Zelan hobetu konpositeen fabrikazio prozesuak?

Zelan hobetu konpositeen fabrikazio prozesuak?
  • IK4-IDEKOk MATCOMP Kongresuan ikerketa lan baten emaitzak aurkeztu ditu material konposatuen fabrikazio prozesuaren trinkotzeak duen eraginaz.
  • Zentro teknologikoak proiektu honen bitartez jarraitzen duen helburua produkzio kostuak murriztea eta alternatiba eraginkorragoak bilatzea da.
  • Jardunaldia, Vigon uztailaren 3tik 5era izan zen eta Estatuko fororik garrantzitsuena da materiale konposatuen eta prestazio altuen gainean.

Konpositeen fabrikazio prozesuak hobetzen laguntzeko helburuarekin, Fabrikazio aurreratuan espezializatutako IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak 4.0 MATCOMP Industriarako Material Konposatuen Kongresu Nazionalean parte hartu du, uztailaren 3 eta 5 artean Vigon ospatu zena.  

Ekitaldian, entitateak ikerketa lan baten emaitzak aurkeztu ditu trinkotzearen gainean konposatu polimerikoen propietateen portaeraren eraginaren gainean karbono zuntzez indartuta daudenean.

Zentro teknologikoko ikerlaria den Natalia Gutierrezek hitzaldi bat eman zuen proiektuaren gainean eta “gaur egun aueronautikarako konpositeen fabrikazio zatirik handiena autoklabean ondutako material aurreinpregnatuetan oinarritzen da”. Ikerlariaren arabera “interes handikoa da produkzio kostuak gutxitu eta soluzio alternatiboen aldeko apustua egitea, izan ere, konpositeen fabrikazioa neurri handi batean eskuzko prozesu bat da, beraz automatizazio estrategiak garatzeak potentzial handia dauka”.

Gaur egungo autoklabeko sistemen alternatiba bat konpositeak zuntz lehorretik ekoiztea da: zehazki, non-crimp fabrics (NCF) materialetatik. 

Erretxinaren infusio egokia da prozesuaren gakoa

Erretxinaren infusioa non-crimp fabrics (NCFak) preforma ehunak trinkotzeko erabiltzen den prozesu bat da. Preforma horiek zati bat zurruna eta beste bat malgua duten molde batean ezartzen dira, normalean perimeltralki zigilatutako film polimeriko batean eta hutsean jarritakoa. Erretxina duen ontzi bat moldearen barrualdearekin komunikatzean, presioen ezberdintasunagatik, erretxinak preforma busten du.

“NCFetatik abiatutako konpositeen propietateak zuntza eta erretxinaren arteko harremanaren araberakoak dira eta azken produktuaren porositatearen araberakoak, era horretan, prozesuaren gehienezko eraginkortasunerako, beharrezkoa da preformaren trinkotze maila kontrolatzea justu erretxina sartu aurretik” zehaztu du adituak, Iratxe Aizpurua eta Javier Vallejoren lankidetza duenak proiektua aurrera eramateko.

Zentzu horretan, Gutierrezek baieztatu du NCFetatik bideratuta ekoiztutako konpositeetan propietateen konbinazio zuzen bat lortzea gakoa dela fabrikazio prozesuak optimizatzeko denbora eta kostuan.    

Era horretan, aurrera eramandako ikerketaren fruitu, ikerketa zentroak emaitzak lortu ditu trinkotzea eta infusioa optimizatuz. “Ikerketa honek produkzio abantaila garrantzitsuak ekarri dizkigu DANOBAT ADMP teknologiarekin ijezketarako” nabarmendu du ikerlariak.

ADMP teknologia, DANOBAT makina-erreminta ekoizleak garatutakoa, zabalera ezberdinekin lan egiteko gai da eta kalitate hobeko preformak ematen ditu, produktibitate eta errendimendu handiagoa eta aldi berean esku lanaren murrizketa.

Era berean, ikerketa honek prozesu produktiboen hobekuntzan aurrerapen garrantzitsua suposatzen duen arren, zentroak gaur egun erronka ezberdinak ditu konpositeen arloan, beraz fabrikazio prozesuen taldeak ikerketa honetan hasitako lanean jarraituko du beste ikerketa batzuk eginez.   

MATCOMP kongresua, Material Konposatuen Espainiako Elkarteak (AEMAC) sustatua, komunitate zientifiko, akademiko eta enpresarialaren jardunaldi garrantzitsuena da konposatutako materialeen eta prestazio altukoen gainean Espainian, eta urte honetan Industria 4.0ren material konposatuen eragina indartzen zentratu da eta Ekonomia zirkularrean sektore ekonomiko estrategikoenetan, hala nola, automozioa, itsasokoa, aeronautika, energia berriztagarriak eta eraikuntza, beste batzuen artean.  

NABARMENDUTAKO BERRIAK