ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Sistema berriak fabrikazio industrialeko bibrazioak kentzeko

Sistema berriak fabrikazio industrialeko bibrazioak kentzeko
  • IK4-IDEKOk ekoizpen prozesuetan ezegonkortasun dinamikoa gutxitzeko ikerketa baten ondorioak aurkeztu ditu IDETC-CIEn.

  • Ikerketaren helburu nagusia bibrazioek sortutako arazoei irtenbideak bilatzea da, ekipo zehatzagoak eta iraupen handiagoa dutenak lortzeko.

  • Nazioarteko ekitaldia Kalifornian ospatu zen abuztuaren 18tik 21era eta ingeniaritzako teknologia emergenteak ezagutzeko topagune bezala baliagarria izan da.

Makinen egonkortasun dinamikoa hobetzea eta produkzio prozesuen eraginkortasuna handitzea dira industria makinaria eta ekipoen erronkarik nagusienak. Ekoizpen aurreratuan espezializatutako IK4-IDEKOk arazo horren soluzioen bilaketan lan egiten du ekoizpen prozesuetan sortutako bibrazioak amaitzera bideratutako ikerketa ezberdinen bidez.  

Testuinguru horretan, erakundeak autoexzitatutako edo chatter bibrazioak kentzeko ikerketa baten ondorioak aurkeztu ditu nazioarteko ekitaldi honetan: International Design Engineering Technical Conferences & Computers and Information in Engineering Conference (IDETC-CIE), abuztuaren 18tik 21era Anaheim (Kalifornian) ospatua.

“Bibrazioek ekoizpena mugatzen dute, ebaketa tresnen higadura larria eragin dezakete, makinaren osagaietan kalteak eragin eta ekoiztutako osagaien kalitatea gutxiagotu gainazalaren akabera eskasa eskainiz”, azaldu du Alex Iglesiasek, ponentzia aurkeztu zuen zentro teknologikoko Dinamika eta Kontrol arloko ikerlariak.  

Ikerketa, Jokin Muñoa eta Zoltan Donmvobary adituekin garatu da, biak IDEKOko Dinamika eta Kontrol sailekoak, eta ezegonkortasun dinamikoa kentzeko soluzioak eskaintzen ditu ekipo zehatzagoak eta iraupen luzeagoak bermatzen duten sistemak garatuz.

Ekitaldian, Iglesiasek bere ikerketako ondorioak aurkeztu zituen, paso aldagarriko tresnen erabileran oinarritua, ebaketa prozesua egonkortzeko alternatibetako bat izan daitekeena.   

“Txatterra fresaketa prozesuetan bibraziozko fenomeno bat da eta deskribatu egin daiteke atzerapenezko ekuazio diferentzial batekin denboraren koefiziente menpekoekin. Paso berdineko tresnen kasuan, deskribatutako ekuazioak atzerapen bakarra dauka haginaren paso maiztasunarekin erlazionatutakoa. Hala ere, atzerapen hori aldatu egin daiteke geometria bereziko tresnak erabilita, adibidez, paso aldagarrikoak”, zehaztu du Iglesiasek.

Orain arte paso aldagarriko tresnen ebaketa egonkortasuna zabal aztertu izan da ikerketa lan batzuetan. Hala ere, ezegonkortasun ezaugarriak tresna horrekin ebaketa prozesuak aurrera eramaten direnean ez dira behar bezala aztertu.

“Gure lanean paso aldagarriko ebaketaren egonkortasuna aztertzen da, ebaketa eragiketa etenek egindakoak eta zehaztu egiten dira tresna horien ezaugarri espezifikoak egonkortasun galerak dituztenean, flip o saddle-node motakoak ebaketa prozesu etenetan. Azkenik, egonkortasun teorikoko simulazioak aurkezten dira eta proba esperimentalak paso aldagarriko fresagailuak erabilita aurkikuntza berri horiek babesteko”, azaldu du.

IDETC-CIE nazioarteko ekitaldian, American Society of Mechanical Engineers (ASME), elkarteak antolatua, ingeniaritzako teknologia emergenteak ezagutarazi ziren eta baita produktuetan eragina duten diseinua eta garapen elementu kritikoak: eta balio izan zuen ikerketa eta industriaren munduko espezialistentzako topagune bezala. 

KATEGORIAK