ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Artezketako teknologia aurreratuak aeronautika, trena eta automozioaren erronkei aurre egiteko

Artezketako teknologia aurreratuak aeronautika, trena eta automozioaren erronkei aurre egiteko
  • IK4-IDEKO ikerketa zentroak FAR proiektuan parte hartzen du,  artezketako soluzio zehatzak, fidagarriak eta moldakorrak bilatzen dituena

  • Proiektuak, Hazitek I+G enpresen laguntza programan sartuak,  ekonomiarentzako estrategikoak diren sektoreen fabrikazioko erronka berriei erantzuna ematea bilatzen du

Hegazkin batek hegan egitea lortzeko edo tren bat garraio eraginkor, ziur eta jasangarria izan dadin beharrezkoa da balio kate zehatz bat aktibatzea, fidagarria eta punta-puntako teknologia duena. Makina erreminta eta sistema aurreratuen ekoizle industrialak kate horren kate-begi bat dira, eta industriaren eskakizunei erantzun eraginkorra emateko, I+G estrategiak hedatzen dituzte eta horrek ahalbidetu egiten die abangoardian egotea eta balio erantsiko produktuak garatzea.

Testuinguru horretan jaiotzen da FAR proiektua, Hazitek Eusko Jaurlaritzaren Enpresen I+G programan txertatutako iniziatiba bat, eta iniziatiba horretan parte harten du IK4-IDEKO k . FAR-en ikerketa helburua da balio handiko artezketarako teknologiak garatzea aeronautika, trena, energia sortzea eta automozioko euskal enpresek zehaztasun, produktibitate, moldakortasun, fidagarritasun, osotasun eta egonkortasun erronka berriei aurre egin ahal izateko.

Horretarako, 2018an abiatutako iniziatibak eta 2020ko abenduan amaituko denak, artezketako teknologia berrien garapena lantzen du jarduteko lau esparrutan zentratuta: makina, osagaiak, Digital Grinding eta prozesuak.  

Artezketa, fabrikazioko prozesu gako bat

Artezketa prozesuak izango dira ziurrenik balio erantsi handiena duten fabrikazioko teknologiak; mekanizatze prozesuko azken zatia izaten direnez fase horretan erregistratutako edozein akatsek kostu ekonomiko garrantzitsuak dakartza.    

“Artezketak beste prozesuekin lortu ezin diren akabera, zehaztasun eta produktibitateak ahalbidetzen ditu.   Kontuan hartzen badugu piezarekin erlazionatutako azken prozesuetakoa dela eta artezketan sortu daitezkeen akats posibleak normalean ez direla berreskuragarriak izaten, garrantzitsua da makina eta prozesu hauek bereziki fidagarriak izatea”,   adierazten du David Barrenetxeak, IK4-IDEKOko fabrikazio prozesuen ikerlariak.

Zehazki, artezteko makinen erabiltzaileen lehenengo eskakizunak erlazionatuta daude zehaztasun geometrikoarekin eta gainazalaren akaberarekin ekoiztutako piezaren funtzionalitate zuzena ziurtatzeko, eta baita prozesuaren errepikakortasuna eta prozesuaren ere, produktibitate handia bermatzeko eta piezaren gainazaleko osotasunak azken osagaiaren segurtasun eta bizitza eskakizunak betetzeko.  Era berean, prozesuen malgutasuna eta moldagarritasuna ere guztiz baloratzen dira.

Ikerlariak azaltzen duen moduan “doikuntza hobekuntza, prozesuaren egonkortasuna eta piezaren osotasuna dira aplikazioetan fidagarritasun handiena eta produktibitatea lortzeko eskakizun nagusiak”.   Hala ere, produktibitatean gakoa den faktore bat prozesuaren prestaketa denbora da eta erreferentzia aldaketen denborak, batez ere geometria konplexua duten piezetan edo fabrikazioko sorta txikietan”.    

Jarduera esparrua

FAR proiektuak soluzioak garatzea bilatzen du aipatutako eskakizunak betez eta beharrezko frente teknologiko guztiak kontuan hartuta: makina, osagaiak, Digital Grinding eta prozesuak.

Prozesuen esparruan abiadura aldakorren aplikazioaren teknologia berri baten garapenean lan egingo da, geometria konplexuko HVOF estaltzeen artezketan, peel grindingean eta engranaje okerren artezketan.    

Makinen esparruari dagokionean, egitura termiko eta dinamikoki egonkorrak lortuko dira, hala nola, multitasking artezteko makinen kontzeptuak ere.

Era berean, aurrerapenak espero dira Digital Grinding esparruan ere NDT in process Inspekzioa sartzearekin, sistema aditu hibridoak eta HMI aurreratuak.

Azkenik, osagai berrien garapenean ere aurreratu egingo da diametro multikola in-process neurgailu berrien moduan, doitasun arauak, buru adimendunak eta erreferentzia arin aldatzeko soluzioak.

Proiektu hau     Garapen Erregionaleko Europar Fondoak (FEDER) laguntzen du diruz, 1,7 milioi euroko aurrekontua dauka (zifrak osoa 1.778.396 eurokoa da) eta Danobat makina erremintako ekoizleak bideratzen du.

Iniziatibaren parte dira Aotek, Soraluce,   Fagor Automation , Talleres MYL  eta Tratamientos Superficiales Iontech .

Deskargatu hemen dosier osoa: FAR-Artezketako teknologia aurreratuak aeronautika trena eta automozioaren erronkei aurre egiteko

    KATEGORIAK