ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk gainazal akaberaren bere azken aurrerapenak aurkeztu zituen Birminghamen

IDEKOk gainazal akaberaren bere azken aurrerapenak aurkeztu zituen Birminghamen
  • Zentro teknologikoak bibrazioak kentzeko duen ezagutza partekatu du abuztuan ospatu zen CIRP-aren Batzar Nagusian, hiri britainiarrean.

Gainazalaren akabera on bat bermatzea beharrezko baldintza da gaur egungo artezketa makinen eta fresatzaileen produktibitatea handitzeko. IDEKO zentro teknologikoko ikerlariek ibilbide zabala dute gai horretan eta azken ikerketen emaitzak partekatu dituzte Batzar Orokorrean Ekoizpenaren Ingeniaritzarako nazioarteko akademian (CIRP), abuztuaren 18tik 24ra ospatua Birminghamen.

Zehazki, erakunde ikertzaileko Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroaren zuzendaria den Jokin Muñoak, “Kolpatze maiztasunaren analisia diamantatzean eta bere efektuak gainazaleko ondetan” izeneko ponentzia eman zuen. Aurkezpena diamantatzean sortutako pultsazioak identifikatzen zentratu zen, adibidez artezketa prozesuetako frekuentzia baxuko marken hasiera.

Lan hau, IDEKOko artezketa eta dinamikaren arteko lankidetzaren fruitua izan da, zentro teknologikoko adituen parte-hartzea izan du, David Barrenetxea eta Ruben Merino, eta baita Budapesteko Unibertsitate teknikoko irakaslea den Zoltan Dombovarirena ere.  

Hitzaldiak arteztutako piezen gainazaleko onden marken formazioa eta bibrazioen artean dagoen harremana azaltzeko balio izan zuen artezketako haginaren diamantatzeak irauten duen bitartean.

“Bibrazio oso arinek ere gainazaleko ondak sortzeko arazoa eragin dezakete modu zuzenean artezketako eragiketan bertan eta zeharkakoan haginaren topografia eragitean diamantatze eragiketan zehar”, zehaztu zuen Muñoak.

Adituaren arabera, artezketako haginak diamantatzeko gehien erabilitako tresnetako bat disko birakariak dira, hala ere, eragingailu horiek haginaren akats irregularren topografiak sortzea errazten duen diseinu eta zinematika bat aurkezten dute bibrazioa eta diamantea-hagina harreman zinetikoa fenomenoak direla eta.

Horregatik, “gakoa da biraketa abiadurak sekuentzia durunditsuetatik urruti mantentzea eta artezketako hagina eta disko diamantatzailearen artean sortu daitezkeen pultsazioak ekiditea”.

Muñoak aurkeztutako lana onda luzeko diamantatzerako orduan ematen den pultsazioa nahi gabeko markak eragiten dituen arrazoia bezala agertzen duen lehenengo ikerketa da, hori dela eta IDEKOko taldeak bideratutako lanak garrantzia hartzen du.

Erakusketan zehar, adituak soluzio batzuk aurkeztu zituen prozesu horietan frekuentzia baxuko markak kentzeko eta kasu industrial errealak partekatu zituen, hala nola, alternatiba ezberdinak sortutako gainazaleko ondulazioak kentzeko.  

Ekitaldian Xavier Beudaert ikerlariak ere parte hartu zuen, eta bere hitzaldian Eusko Jaurlaritzak finantzatutako CPS4SME proiektuan lortutako aurrerapenak zehaztu zituen. Iniziatiba hau amortiguazio aktibo eramangarri sistema berri batean zentratzen da, eragingailu inertzialetan oinarritua bibrazioaren egonkortasun muga handitzen duena eta bibrazioak kentzea lortzen duena tamaina handiko pieza malguetan.

“Pieza malguetan egindako mekanizatze eragiketen produktibitatea guztiz mugatzen dute txaterraren bibrazioek”, azaldu zuen Beudaert-ek hitzaldian, Waterlooko Unibertsitatearekin lankidetzan egindakoa.

Kontzeptua, IDEKOk patentatua, eragingailu elektromagnetiko batean oinarritzen da piezari magnetikoki lotua, egituraren erantzuna neurtzeko erabiltzen dena, eta baita bibrazioen amortiguazio aktiboa egiteko ere. Bitartean, autodoitzeko algoritmo batek kontrol parametro egokiak aukeratzen ditu.  

“Kontrolagailu autonomoaren doikuntzak garrantzia handia dauka, izan ere, makinako langileari eragingailua laneko pieza ezberdinetan erabiltzea ahalbidetzen dio. Emaitza esperimentalek proposatutako estrategiaren sendotasuna ziurtatzen dute, piezaren dinamikaren handitze esanguratsua agertzen dute eta produktibitatearen igoera esanguratsua”, amaitu du adituak.

CIRP-en batzar nagusia, Birminghameko International Convention Centren (ICC) izan zen, eta bertan ekoizpenaren ingeniaritzako zientzialari eta akademiko garrantzitsuenak elkartu ziren. 

Ekitaldiak, ekoizpenari aplikatutako I+Ga bultzatzea du helburu ikerlarien nazioarteko sare baten bitartez eta ekoizpen industrialaren prozesuen erronkak aztertzen dituzte, nazioarteko plataforma bat ere eskaintzen dute ikuspuntuak trukatzeko, aliantza berriak bilatu eta lankidetza bideak ezarri liderrak diren ikerlariekin eta erakunde industrialekin.

    KATEGORIAK