Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4-IDEKO zentro teknologikoak presentzia nabarmena dauka Entsegu Ez Suntsitzaileen 14. Kongresu Nazionalean (END), gaur hasiko dena Gasteizko Kongresuen Jauregian.
Ekimena sustatu eta batzorde antolatzailean parte hartzeaz gain, erakunde ikerlariak hiru ponentzia tekniko aurkeztuko ditu pieza industrialak ekoizteko inspekzio tekniken gainean.
Entsegu ez suntsitzaileetara bideratutako teknologiak (END) diziplina gero eta garrantzitsuagoa dira Europan fabrikazio aurreratua sustatzeko, izan ere, piezen kalitatea eta egoera ziurtatzea ahalbidetzen dute gainazaleko edo egiturako kalterik eragin barik. Eremu horretan aplikatutako azken aurrerapen zientifikoetan sakontzeko helburuarekin, IK4-IDEKO zentro teknologikoak END Kongresu Nazionalean parte hartuko du, gaur Gasteizko Europa Jauregian hasiko den ekitaldia.
Erakunde ikerlariak konferentzia babestu eta batzorde antolatzailean parte hartzen du, eta datorren ostiralera arte luzatuko da. Zentro teknologikoak gainera hiru ponentzia eskainiko ditu inspekzio teknika ez suntsitzaileen gaiaren gainean eremu ezberdinetan, hala nola, mekanizatua soluzio robotikoen bitartez edo tren sektorea.
Zehazki, IK4-IDEKOn ENDko arduraduna denak, Ivan Castrok, aurkeztuko du trenentzako inspekzio ez suntsitzaileen estrategia berrien gaineko ponentzia bat.
Zentzu horretan, adituak ENDko teknika aurreratuen erabilerak osagai gakoetan akatsik ez egoten laguntzen duela azalduko du eta sektoreko segurtasun eskakizun zorrotzak betetzen.
“Gaur egun, trenerako metodorik ohikoenak inspekzio ultrasoinudun konbentzionalak dira (UT) eta partikula magnetikoen inspekzioa (MT) akats bolumetrikoak eta gainazalekoak detektatzeko, hurrenez hurren. “Gure aurkezpenean estrategia berriak proposatuko ditugu inspekzio ez suntsitzaileak egiteko tren sektoreko ardatzetan eta gurpiletan” ziurtatzen du Castrok.
Gainera, bere hitzaldian, Castrok ezagutzera emango du simulazio eredu berrien garapena CIVAn detekzio probabilitateak eta inspekzioen fidagarritasuna handitzeko ikuspegi berriak diseinatzeko (POD); baita tren sektoreko osagaien inspekziorako ikuskapen ultrasonikoaren sistemen kontzeptu berriak ere.
Bere aldetik, Iratxe Aizpurua ikerlariak, lantalde berbera osatzen duenak, ikerketa bat partekatuko du inspekzio ultrasoinudun adimendunaren gainean robotak erabilita. Ingeniariak, materialetan espezialista dena, inspekzio automatizatu adimendun kasu bat aurkeztuko du osagaien eta bere mantentze-lanen kalitatearen eskakizun altua duten industria sektoreei bideratuta.
“Aurkezten dugun inspekzio sistema ikuskatzeko eta emaitzak automatikoki erregistratzeko diseinatu da. Behin emaitzak erregistratutakoan, algoritmoak erabiltzen dira inspekzio prozedura optimizatzeko eta fabrikazio parametroak kontrolatzeko etengabeko ikaskuntzarako”, zehaztu du Aizpuruak.
Azkenik, Jose Luis Lanzagorta ikerlariak Zero akatseko fabrikazio aurreratu baterako adimendun inspekzio sistema baten ikerketa bat aurkeztuko du.
Ponentzia hau CONAN izeneko I+G+b proiektu baten markoan garatzen da, bertan IK4-IDEKOk parte hartzen du euskal enpresa eta erakunde nabarmenen ondoan, eta tresna berriak hedatzea bilatzen du ekoizpenean bikaintasuna lortzeko Zero Akatseko Fabrikazioaren paradigmaren barruan.
Entsegu ez suntsitzaileetan bere espezializazioaren barruan, zentro teknologikoak neurketa sistemen laborategi aurreratu bat dauka eta bultzada garrantzitsua suposatzen du bere kokapenean Fabrikazio Aurreratuko erreferentzia bezala.
Europan ibilbidea duen diziplina bat
Entsegu ez suntsitzaileak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira Europar Batasunak bideratutako zuzentarauak dauden faktore batzuk direla eta, izan ere, azken hauek industria produktuen eskakizun batzuk betetzea eskatzen dute.
END kongresuaren edizio berri honek, Entsegu Ez Suntsitzaileen (AEND) elkarteak sustatutakoa, ezagutzera emango ditu eremu honetako azken aurrerapenak, baita bere aplikazio praktikoak ere 4.0 industria bezalako eremuetan, prozesuen simulazioa eta modelizazioa kasu.
“ENDak arriskuak jaistea, produkzio eraginkortasuna igotzea eta modu arinean eta ziurrean Europar Batasuneko eskaera berriei erantzutea ahalbidetuko digun tresna bat dira, eta industria produktuek eskakizun oso zorrotz batzuk betetzea eskatzen dute” gaineratu du Castrok.
Oraingoan, AENDak Kantabria, Euskadi eta Nafarroak osatutako Iparraldeko Batzordeari eskatu dio kongresua antolatzea. Lurralde horietan teknologia horien inplementazioa oso garatuta dago, batez ere osagai metaliko eta ez metalikoen ekoizpenean, automozioa, aeronautika, petrolioa, trena edo aerogenerazioa bezalako sektoreetan.
Osoko saioak eta mahai biribilez gain, kongresuak
erakusketa sail handi bat ere izango du eta bertan erakundeek euren garapenak
aurkeztu ahal izango dituzte.
Deskargatu hemen dosier osoa:
Entsegu ez suntsitzaileak europar industriaren lehiakortasuna sustatzeko