ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA, BRTA zientzia- eta teknologia patzuergoko kide.

IDEKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA, BRTA zientzia- eta teknologia patzuergoko kide.

Euskal Sareko beste 15 zientzia- eta teknologia-agentereekin batera, Euskadiko etorkizuneko teknologia- eta industria-erronkei aurre egin eta Euskadik nazioartean duen posizionamendua hobetu eta bultzatzeko erronka izango du.

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoa Eusko Jaurlaritzaren, SPRI taldearen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 16 zientzia- eta teknologia-agenteren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez sortu da. 16 agente horiek honako hauek dira: elkarlaneko 4 ikerketa-zentro –CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune– eta 12 teknologia-zentro –Tecnalia, Tekniker, Ikerlan, Ceit, Cidetec, Vicometch, Gaiker, Azti, Neiker, Ideko, Azterlan eta Lortek–.

Patzuergo berriaren Zuzendaritza Batzordea 12 zentro teknologiko eta ikerkuntza kolaboratiboaren 4 zentrok osatzen dute eta Rikardo Buenoren zuzendaritzapean ihardungo du.

Iñigo Urkullu Lehendakariak egin zuen BRTAren aurkezpena eta partzuergo berriaren posizionamendua eta gaitasuna goraipatu zituen, nazioarteko erreferentziazkoak diren zientzia- eta teknologia-erakundekin parekatuz.

KATEGORIAK