Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Prozesuen automatizazioa material konposatuen fabrikazioan industria efizienteago batentzat

Prozesuen automatizazioa material konposatuen fabrikazioan industria efizienteago batentzat
  •         IK4-IDEKOk Valentziako AIMPLAS Zentro Teknologikoan ospatu den konpositeen gaineko jardunaldi batean parte hartu du hilaren 14an.

  •         Topaketan, Javier Vallejo ikerlariak sektore aeronautikoarentzako karbono zuntzezko konpositeen fabrikazio prozesuak hobetzen dituen teknologia bat aurkeztu zuen.

Material gero eta arinagoak, zurrunagoak eta gogorragoak bilatzea oinarrizko helburua bihurtu da industrian, batez ere garraioa bezalako esparruetan. Baina prestazio mekanikoen eskaera honekin batera, industria sektoreak bere lehiakortasunaren apustua biderkatu egin du, horrek teknologia berriak ikertzeari baliabide gehiago eskaintzea esan nahi du, horrela material konposatu edo konpositeen fabrikazio prozesu horien efizientzia handitzea ahalbidetuz.   

Esparru horretan, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa espezializatuta dago karbono zuntzezko konpositeen prozesu automatizatu berrien garapenean sektore aeronautikoan pieza estrukturalak ekoizteko. Arlo horretako azken aurrerapenak azaltzeko helburuarekin IK4-IDEKOk parte hartu du “Konposite 360en II Jardunaldiak: Konpositeen abantailak eta aukerak garraioan”, otsailaren 14an, AIMPLAS Valentziako zentro teknologikoan.   

IK4-IDEKOko Javier Vallejo ikerlariak “Konpositeen fabrikazio automatizatua eta efizientea Karbono Zuntz lehorretik abiatuta” txostena aurkeztu zuen, eta bertan Automated Dry Material Placement (ADMP®) teknologia azaldu zuen.

Garapen horrek nabarmen hobetzen ditu gaur egungo karbono zuntzezko konpositeen prozesu automatizatuak sektore aeronautikoarentzako eta soluzio berriak esploratzea ahalbidetzen du, bai abioi baten hegoaren larruak ekoizteko, eta baita larru horien zurruntzaileentzako ere. Zentzu horretan, Vallejok DANOBAT makina erremintako ekoizlearekin batera gauzatutako proiektu bat aurkeztu zuen, molde egokitzaile batean oinarritzen den zurruntzaileen preformatuaren soluzio berri bat garatzeko.

IK4-IDEKOk konpositeen arloan egiten duen ikerketa lana material konposatu hauen garapenaren berrikuntzara bideratuta dago eta fabrikazio prozesuen hobekuntzara.  Efizientzia eta lehiakortasunaren aldeko apustuak euskal zentroa eskuzko eragiketak automatizatzen dituen makinaria/prototipoak eta dispositiboak osatzera eraman du, eta era horretan, material horien presentzia finkatzera sektore jakin batzuetan eta baita beste berri batzuetan sartzera ere.

Lan hori egiteko, IK4-IDEKOk materialen prozesatzea ikertzeko laborategi bat dauka, prozesu hori osatzen duten teknologia eta eragiketekin, hala nola, beirazko zuntzezko konpositeak ekoizteko zelula automatizatu bat, eta zuntz lehorretik abiatzen den konpositeen fabrikazio aurreratuko beste bat.

AIMPLAS jardunaldiak konpositeen ezaugarri mekaniko eta prestazioen azken berriak ezagutzeko aukera eman zuen, hala nola, ingurumenean duen jasangarritasuna, bere fabrikazio denborak eta automozioa, trenak eta aeronautikak dituzten erronkak.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK