ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

“Ikertzen dudan guztiak aplikazio zuzena dauka makinetan”

“Ikertzen dudan guztiak aplikazio zuzena dauka makinetan”

OIER FRANCO
IDEKOko Dinamika eta Kontroleko Ikerlaria

Waterlooko Unibertsitatean (Ontario, Canada) bere lau urteko egonaldiaren erdia bete duenean, IDEKOko Dinamika eta Kontroleko ikerlaria den Oier Francok zentro teknologikoa bisitatu du bere tesian lortutako aurrerapenak fabrikazio inguru errealetan erakusteko. Bere tesia makina-erremintako txatterra murriztera eta bibrazio aktiboen amortiguazioa murriztera bideratzen da.

“Nire tesian ikertzen dudan guztiak aplikazio zuzena dauka Danobatgroupen egiten diren makinetan. Nire egonaldian lortutako datu eta neurketa guztiek unibertsitatean egindako proben eta simulazioen bitartez behaketak balioztatzeko balioko dute. Dena egokia izanez gero, artikulu zientifiko bat osatuko da” ziurtatu du Oierrek, bi aste IDEKOn lanean pasa ondoren bere tesia enpirikoki frogatzeko.

Ikerlariak urtean birritan bidaiatzen du Elgoibarko zentro teknologikoko egoitzara 2018ko urtarrilean Ontarion bere doktoretza hasi zuenetik. Bertan egotea erronka handia da Oierrentzako eta, aldi berean, baita nazioarteko instituzio akademiko prestigiotsu batean bere lana garatzeko aukera eta Kanadako unibertsitateko Machining and Precision Control sailean garatutako abangoardiazko teknologiekin harremanean egoteko ere.

Oierren aurretik, Xavier Beudaert ikerlariak egin zuen unibertsitate berean egonaldi bat eta ondo ezagutzen du Waterloon lan egiteko modua. Gaur egun Oierren tesia zuzentzen du.

“Harreman etengabean nago Xabierrekin nire tesiaren aurrerapenak aztertzeko. Gainera ikerketa taldeko batzordeetan ere parte hartzen dut birtualki IDEKOko egoeraz informatuta egoteko eta Dinamika eta Kontrolean garatutako berrikuntza guztien eboluzio teknologikoaren eta berrikuntzen zehaztasun guztiak ezagutzeko", dio Oierrek.    

Era horretan ikerlaria nazioarteko espazio batean garatzen diren azken aurrerapenak ikasten egon daiteke abangoardiazko ezagutzarekin eta aldi berean bere IDEKOko lagunek lan egiten duten gaien eta moduen jarraipena eginez.

KATEGORIAK