ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Digitalizazio aurreratua industria kimikoa, metalurgikoa eta osagaien kudeaketa adimenduna sustatzeko

Digitalizazio aurreratua industria kimikoa, metalurgikoa eta osagaien kudeaketa adimenduna sustatzeko
  • IDEKO zentro teknologikoak COGNIPLANT proiektuan parte hartzen du, monitorizazio eta kontrol kognitiboaren plataforma bat garatuko duena prozesuen industriarako.
  • Iniziatibak, 8,5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dauka eta datuen azterketa aurreratua aplikatuko du prozesuei eta ekoizpen-planten errendimenduan duten eraginari buruzko informazioa ateratzeko.

Prozesuen industriak, findegia, uren tratamendua, kimika, metalurgia edo eraikuntzarako osagaien fabrikazioa bezalako ekintzak biltzen dituenak, oraindik potentzial handia dauka teknologia digitalen inplementazioan.

Sektore horietako fabriken kudeaketa adimenduna sustatzeko misioarekin sortu da COGNIPLANT proiektua, Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako IDEKO zentro teknologikoak parte hartzen duen iniziatiba bat.

Proiektuak ikuspegi berri bat planteatuko du prozesuen industriaren digitalizazio aurreratu bat aurrera eramateko horretarako monitorizatze eta kontrol koginitiboaren plataforma bat garatuz.

“Prozesuen industriaren digitalizazioak ustiatu gabeko potentzial bat izaten jarraitzen du. Estimatzen da lortutako datuen %70 inguru ez dela erabiltzen eta gutxi optimizatutako prozedura tradizionalen menpe jarraitzen da. Lehengaien eskasia, kostu energetikoa handitzea eta ingurumeneko murrizketek sektore honek bere errendimendua eta malgutasuna hobetzea eskatzen dute”, ziurtatzen du IDEKOn iniziatibaren arduraduna den Iker Mancisidorrek. 

Eszenatoki horretan, COGNIPLANTek monitorizazio hierarkiko aurreratua eta gainbegiratze kontrola duen sistema bat garatuko du bisio osoa lortzeko, bai planten produkzio errendimenduarena, eta baita energia eta baliabideen kontsumoarena ere.  

“Bisio berri bat ezarriko da datuen azterketa eta monitorizaziorako azterketa aurreratuan azken garapenak eta arrazonamendu koginitiboa aprobetxatuko dituena, biki birtuala edo digital Twinen erabilera apurtzailearekin batera, produkzio planten errendimendua %68an hobetzeko kontrolean denbora errealean, %65 azken produktuen kalitate kontrolean eta %70 aurreikusi gabeko edo kontrolatu gabeko gertaeren erantzute denboran”, gaineratu du Ikerrek.  

Lortzeko, datuen azterketa aurreratuak aplikatuko dira prozesuen gaineko informazioa ateratzeko eta bere eragina produkzio planten errendimendu orokorrean eta fabriketako biki digitalen eredu berritzaile bat egingo da.   

“Datu aurreratuen azterketatik ateratako ondorioek ahalbidetuko digute plan operatibo optimoak diseinatu eta simulatzea biki digitalen ereduan eta konbinatu egingo direnak denbora errealean planifikatzeko tresna erreaktibo batekin. Operazio horietako ondorioak datu aurreratuetatik ateratako patroiekin alderatuko dira” gaineratu du IDEKOko Dinamika eta Kontroleko ikerlariak.

IDEKOren papera 

Proiektu horretan, IDEKOk digitalizazio lanak bideratuko ditu, digitalizazio estrategia aurreratuko eta eraginkorreko diseinuan zentratuta, eta soluzio ezberdinen garapenean lagunduko du bibrazioko arazoetarako iniziatiban parte hartzen dutenen errendimendua eta malgutasuna hobetzeko helburuarekin.  

“Planten monitorizazio sistemak optimizatzeko gure esperientzia kontrastatua inplementatuko dugu. Aplikazio ezberdinetako sentsore komertzial ezberdinak erabiltzeko aukera eskainiko dugu eta sentsore birtualen garapenaz arduratuko gara, gure planta ezberdinen behar eta baldintzetara egokituak”, zehaztu du Ikerrek. 

COGNIPLANT kontzeptua SPIRE industria (Prozesuen Industria Jasangarriaren akronimoa ingelesez Baliabide eta Eraginkortasun Energetikoaren bidez)  ezberdinetako lau azken erabiltzailek inplementatua izango da. Zehazki, garatutako soluzioa Austriako planta kimiko batean onartuko da, Irlandako findegi batean, Italiako eraikuntza osagaien fabrika batean eta Espainiako altzairu-fabrika batean.

Ekiteko hiru maila

COGNIPLANT arkitektura hiru maila orokorren interakzioan oinarrituko da pertsonalizatu egingo direnak sektore espezifiko bakoitzaren beharren arabera. Maila horiek datuetan oinarritutako metodologia bat jarraituko dute plantaren informazioa bildu, aztertu eta erabakiak hartzeko azterketa eta simulazioetan oinarrituta.

Digitalizazio kapa (Co-Digitise) produkzio plantekiko hurbilena izango da eta mundu erreala (ekipamendua, sentsoreak, etab.) mundu birtualarekin konektatzeko arduraduna izango da. Alde batetik, produkzio plantan beharrezkoak diren datuak biltzeko egitura izango du. Bestalde, datuak birtualizatzeko kapa izango du informazioa etorkizunean aztertzeko hizkuntza komun batean egituratzeko.

Analisiaren kapak (Co-Analyse) metodologia orokor bat garatuko du datuen prozesatzerako denbora errealean erabakiak hartzea ahalbidetuko duena modu ziur eta fidagarrian.  

Azkenik, erabakiak hartzeko maila (Co-Decide) plantako kudeatzaileak sortzeko interfazean zentratuko da. Kapa horren nukleoa plantako biki birtual batean banatua egongo da erabaki preskriptiboen inpaktua aurresateko eta programazio erreaktiboaren sistema bat gai izango dena eragiketaren planak dinamikoki bideratzeko gaur egungo planten egoerara.

“Desbideratzeak detektatzeko ekosistema bat izango da, produkzio prozesu ez-eraginkorrak identifikatu eta prozesuen errendimenduaren, mantentzearen edo produktuaren kalitatearen gaineko informazioz hornitzea”, gaineratu du ikertzaileak.

IDEKOz gain, COGNIPLANT kontsortzioan Ibermatica, Ingeteam Power Technology, Savvy Data Systems, Mr Nec, Logpickr, TU Muenchen, SCCH, Hermes Schleifmittel, Fornaci Calce Grigolin, Aughinish Alumina, Acería de Álava, Stam eta Core Innovation-ek parte hartzen dute.

Iniziatiba, H2020 programan kokatzen dena, Europar Batzordeak finantzatzen du eta 8,5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dauka.  

KATEGORIAK