ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk transferentzia teknologikoaren aldeko bere apustua erakutsi du SORALUCE PORTAL SUMMIT 2019 ekitaldian

IK4-IDEKOk transferentzia teknologikoaren aldeko bere apustua erakutsi du  SORALUCE PORTAL SUMMIT 2019 ekitaldian
  • Zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan du makina erreminta ekoizleak pieza handien mekanizaziorako bere portiko makinen gama berria ezagutzera emateko antolatutako jardunaldietan  
  • Erakunde ikerlaria lankidetzan aritu da Gipuzkoako enpresarekin piezak lerrokatzeko neurketa sistema eta bibrazioak kentzeko soluzioen garapenean  
  • SORALUCE PORTAL SUMMIT ekitaldia martxoaren 20tik 22ra ospatu zen kooperatiba euskaldunak Bergaran eraiki duen planta berrian
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan zuen SORALUCE PORTAL SUMMIT ekitaldian, makina erremintako ekoizleak Bergaran ospatu zuena martxoaren 20tik 22ra. Bertan, ikerketa entitateak indargetze eta makinen piezak lerrokatzeko sistema aurreratuen soluzioak erakutsi zituen. 

“Gure helburu nagusienetako bat fabrikazio aurreratuaren arloan ezagutza zientifikoa sortzea da industria sektoreari transferitzeko eta enpresei soluzio teknologikoak emateko, beti ere ikuspegi berritzailea eta bereizgarria dutenak eta enpresei merkatuan kokapen hobea erraztu eta lehiakortasuna handituko dietenak”, ziurtatu du IK4-IDEKOko zuzendari nagusia den Nerea Arangurenek.

Testuinguru honetan, erakundeak SORALUCE enpresaren ondoan lan egin du teknologikoki aurreratuak diren soluzioen garapenean, horrela fabrikazio prozesuetan sortutako arazo zehatzei erantzuna ematen lagunduz.

Zehazki, IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola taldeko ikerlarien eta SORALUCEren arteko lankidetzak emaitza moduan indargetze aktiboko DAS + eta DWS (Dynamics Workpiece Stabiliser) sistemen soluzioak ekarri ditu, soluzio hauek bibrazio autoexizitatuak eta txatterraren bibrazioak kentzea posible egin dute.

Sistema hauek, zehazki, IK4-IDEKOk garatuak eta ekitaldian erakutsitakoak, produktibitatea %300 eta mozketaren ahalmena %100 gehitzea lortzen dute piezaren bolumen osoan.

SORALUCE eta IK4-IDEKOren arteko aliantzaren garapeneko beste emaitza bat, ekitaldian ikusi ahal izan dena, 3D VSET neurketa sistema da. Garapen hau, Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza taldeak zuzendutakoa, landu gabeko piezen lerrokatzearen denbora murrizteko aukera ematen duen soluzio bat da eta neurketa faseen exekuzioa eta ahokatzea modu azkar eta seguruan bermatzen du. Neurketa sistema 3D teknologian oinarritzen da eta posible egiten du lortutako datuak bi dimentsiotan bihurtzea 3D informazioan, kontrolatzaile bati erantsita doan garapen propioko berreraikuntza software baten bitartez.

“Garapen hauek transferentzia teknologikoa eta gure enpresen hurbiltasunaren aldeko apustuaren isla argiak dira. I+Gko proiektu moduan hasi ziren, laborategian eman zituzten lehenengo pausoak eta SORALUZEk bere bezeroei eskaintzen dien produktu eta zerbitzuen gaman sartuta amaitu dute ”, gaineratu du Arangurenek.

SORALUCE SUMMIT 2019 ekitaldia, industria fabrikazioko profesionalen eta konpainien arteko ezagutza trukatzeko antolatutakoa Portal Factoryn ospatu zen, makina-erremintako ekoizleak Bergaran eraiki duen produkzio planta berrian.

Instalazioa, errendimendu bizian dagoena, dimentsio handiko makina portikoen gama berri bat eta tamaina handiko piezen mekanizaziorako potentzia handiko piezak ekoiztera bideratuta dago.

    KATEGORIAK