ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

ZAero, Zero akatseko fabrikazio proiektua, finalista berrikuntzako JEC 2019 sarietan

ZAero, Zero akatseko fabrikazio proiektua, finalista berrikuntzako JEC 2019 sarietan

IK4-IDEKO zentro teknologikoak parte-hartze nabarmena dauka izendatutako proiektuan, zeina zero akatseko ekoizpen prozesuan oinarritzen den. 

Iniziatiba saria eskuratzeko aukeren artean sartu da “Prozesuak aeronautikan” kategorian.

Irabazleak material konposatuen JEC World 2019 hurrengo azokan iragarriko dira, Parisen ospatuko dena martxoaren 12tik 14ra.

ZAero europar proiektua, sektore aeroespazialeko egiturazko piezak ekoiztera bideratutakoa material konposatuetatik abiatuta, finalista moduan aukeratu dute “Prozesu Aeronautikoen” kategorian berrikuntzako sarietan. Sari hauek JEC Companyk ematen ditu, JEC World ekitaldia antolatzen duen taldea, konpositeen esparruan nazioarteko azokarik nabarmenena.

Prestigio ezaguneko nazioarteko adituek osatutako epaimahai batek izendatu du iniziatiba hau, eta IK4-IDEKO zentro teknologikoak parte hartzen du ehun hautagaitza baino gehiagoren artean.

JEC Berrikuntza sarietarako aukeraketa irizpideak bikaintasun teknikoa, bazkideen parte-hartzea balio katean, proiektuaren emaitzen potentziala merkatuan eta bere originaltasuna dira.

ZAero proiektuaren helburua akatsik gabeko ekoizpen prozesu berri baten garapena da sektore aeronautikorako material konposatuko dimentsio handiko piezetan.

Iniziatibaren markoan monitorizazio digitaleko sistemak garatzen ari dira, erabakiak hartzeko prozesua hobetzea ahalbidetuko dutenak eta piezetan akatsak sortzea ekidingo dutenak, gaur egungo teknologiekin azken proban bakarrik detektatzen direnak.

Era berean, ZAero proiektuak Automated Dry Material Placement (ADMP) teknologiaren inplementazioa barne hartzen du, gaur egungo karbono zuntzen konpositeen ekoizpen prozesu automatizatuak nabarmen hobetzen dituena sektore aeronautikoarentzako eta soluzio berriak esploratzea ahalbidetzen duena, bai hegazkinaren hegoen larruak ekoizteko eta baita larru horien zurrungarrientzako ere.

ZAero proiektua Profactor Austriako erakundeak koordinatzen du eta hurrengo hauek parte hartzen dute: Airbus Defence and Space; Dassault Systemes ekoizle aeronautikoa; FIDAMCInFactory Solutions Material konposatuen Ikerketa, Garapena eta Aplikaziorako Fundazioa; Danobat  makina erremintako ekoizlea eta MTorres Diseinu Industrialak.

Irabazleak JEC World-eko hurrengo edizioan iragarriko dira eta aurtengo martxoaren 12tik 14ra ospatuko da Parisen.

    KATEGORIAK