Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

IK4-IDEKOk adimen lehiakorraren arloan dituen gaitasunak erakutsiko ditu TransDi foroan

IK4-IDEKOk adimen lehiakorraren arloan dituen gaitasunak erakutsiko ditu TransDi foroan

Fabrikazio teknologietan espezialista den IK4-IDEKO zentro teknologikoak adimen lehiakorrerako bere INNGUMA softwarea aurkeztuko du TransDi foroaren lehen edizioan. Ekitaldiaren helburua da informazio eta komunikazioko teknologiak euskal industria-ehunean integratzeko soluzio eta praktika egokiak partekatzea.

Ikerketa-erakundeak adimen lehiakorra eta zaintza teknologikorako bere soluzioa aurkeztuko du ekitaldiko erakusketa-eremuan IK4 Aliantzak izango duen standean. Ekitaldia datorren otsailaren 21ean ospatuko da Kutxabankek Vitoria-Gasteizen duen egoitzan.

GAIA Klusterrak antolatuta, foroak ezagutarazi egin nahi ditu euskal ETEek (Enpresa Txiki eta Ertainak) garatutako ekimen eta proiektuak, hurbileko esperientziak eta baita sektoreko enpresek hartutako konpromisoak ere Smart Industry, Smart Territory eta Smart Society arloen inguruan.

Era berean, TransDi foroan ikusi ahal izango dira emaitza berriak eman dituzten industria-transformazioko esperientziak, aukera potentzialak direnak negozio eta elkarlanerako euskal ETEentzat.

Topaketak amaitzerakoan, bertaratzen direnek aukera izango dute IK4ren standaren eremu berdinean egongo diren ICTA (Industria del Conocimiento y la Tecnología Aplicada) sektoreko enpresa desberdinekin solasean aritzeko.

Espazio horretan, IK4-IDEKOko adimen lehiakorreko adituek tresnaren funtzionamendua erakusteko demoak egingo dituzte, eta zalantzak argituko dizkiete berrikuntzarako horren funtsezkoa den diziplina hau aplikatzen hasten ari diren enpresei.

NABARMENDUTAKO BERRIAK