ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO, Tecnum enplegu foroko parte hartzaile

IK4-IDEKO, Tecnum enplegu foroko parte hartzaile
Ekitaldian, Dinamika eta Kontroleko Lerroko ikertzaile Iker Mancisidorrek zentro teknologikoan egin duen ibilbide profesionala azaldu du

Hitzorduaren asmoa da ikerketa erakundeen eta eremu akademikoaren arteko harremanak estutzea eta lan munduaren eta ingeniaritzako azken kurtsoetako ikasleen artean harreman zuzena egoteko aukera ematea

Zer da ikerketara eskainitako karrera bat? Zein dira bereganatzen diren lorpen nagusiak? Zer erronkari egiten diote aurre bere profesionalek? Nola transferitzen da laborategian sortutako ezagutza enpresa ehunera?

Galdera horiei erantzun die IK4-IDEKO-ko Dinamika eta Kontrol lerroko ikertzaile Iker Mancisidorrek Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Eskolak (Tecnum) otsailaren 22an eta 23an antolatutako Enplegu Foroa-ren XXV. edizioan.

Ekitaldian, Mancisidorrek, zeinak 2008an ekin baitzion IK4-IDEKOn bere ibilbide profesionalari karrera amaierako proiektua egiteko, ikerketa erakundean lortutako mugarri garrantzitsuenak azaldu dizkie bertaratuei.

Adituak Industri Ingeniaritza ikasi zuen, Mekanika espezialitatean, eta makinen dinamikaren eta kontrolaren eremuan aplikatutako teknologia berrien ikerketara eta garapenera bideratu du bere karrera. Mekanikako adarra Ekipoen portaera dinamikoa hobetzen laguntzen duten soluzioen diseinuan zentratzen da, ekipoen emaitzak hobetzeko eta fabrikazio prozesuak optimizatzeko.

Mancisidorrek I+G alorreko hainbat proiektu europarretan parte hartu du, eta 2014an Moteltze Aktiboari buruzko doktoretza tesia bukatu zuen.

IK4-IDEKOn Mancisidorren departamentu berean lan egiten duten ikertzaileek eta Soraluce makina-erreminten fabrikatzaileko ingeniariek egindako elkarlanaren ondorioz DAS moteltze aktiboko sistema garatzea lortu zen, ordura arte merkatuan zeuden soluzioen aldean aurrerapen garrantzitsua eginda teknologia horretan.

DAS sistemak sari batzuk jaso ditu, hala nola Finlandiako Kalitate Elkartea-k urtero ematen duen “Quality Innovation of the Year 2015” saria, enpresa handien kategorian.

Ikertzaileak bere ibilbide profesionalean izandako beste lorpen garrantzitsu bat da 2016an eskuratu zuen Waterlooko Unibertsitateko dokotoretza ondokoa (Kanada), zeinarekin ezagutzetan sakondu eta profesional gisa zuen gaitasuna bultzatu ahal izan zuen, industriako fabrikazioaren alorreko beste aktore batzuekin elkarlanean. Esperientziarekin hobeto ezagutu ahal izan zuen Ingurune unbertsitarioaren funtzionamendu erritmoa.

Tecnunen Enplegu Foroa Donostiako Ibaeta campusean egin da eta bertan egon da, halaber, Iñigo Urkullu lehendakaria.

Ekitaldiak erakusketa gune bat dauka erakunde parte hartzaileek, hala nola IK4 Aliantza Teknologikoak –IK4-IDEKO kidea–, garatzen dituzten jarduerak ezagutzera eman ditzaten eta jendea hartzeko prozesuen eta karrera planen zabalkundea egin dezaten.

IK4-IDEKOk, profil erabat trebatuak eduki nahian, espezializazioa eta talentuaren prestakuntza bultzatzen du, eta hori lortzeko egiten ari den ekintzetako bat da IK4-IDEKO topaketan egotea

Giza kapitala da zentro teknologikoaren eragile nagusia, eta foro honetara joan da bere jarduera adarren berri emateko manufacturingaren eremuan nazioartean ospetsu den erakunde batean ikerketak eginez karrera bat garatu nahi duten pertsonei.

Gaur egun, IK4-IDEKO industriaren, automatikaren, mekanikaren, elektronikaren, kimikaren, informatikaren, telekomunikazioen eta materialen adarretan ingeniaritza ikasi duten profesionalez eta zientzia fisikoetako tituludunez interesatuta dago bereziki.

Zentro teknologikoan karrera profesional garatzeko aukerak beti eguneratuta daude IK4-IDEKOren web orriko Gurekin lan egin atalean.

 

 

 

KATEGORIAK