Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

IK4-IDEKO, iraultza digitala industriara eramateko proiektu europar bateko partaide

IK4-IDEKO, iraultza digitala industriara eramateko proiektu europar bateko partaide
Enpresa, ikerketa eta teknologia alorretan diharduten 19 herrialdetako 114 enpresa sartzen dira Productive 4.0 ekimen europarrean

106 milioi euroko aurrekontuarekin, programaren asmoa da tresnen kudeaketa eta teknologia bateratzea industriaren digitalizazioan aurrera egiteko

Ekoizpen prozesu osoa hartzen du, ideiaren sorrera eta salmenta osteko zerbitzu eta produktuaren birziklapena ere bai

 IK4-IDEKO zentro teknologikoak partaidetza nabarmena edukiko du Productive 4.0 proiektu europarrean. Proiektua Industria 4.0ren ekimen bat da eta bilatzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologiak industria enpresetan sartzea, digitalizio integraleko programa baten bitartez, ekoizpen prozesuko fase guztiak bere baitan hartuta, lantegi adimendunen eraikuntzan aurrera egin ahal izateko.

Ekimena pasa den maiatzean abiarazi zen, eta Europako 19 herrialdetako 114 bazkide teknologiko eta enpresa daude barruan sartuta. 106 milioi euroko aurrekontua du eta Europako industria iraultza digitalean murgiltzeko prozesuan urrats handia ematea ekarriko du.

Productive 4.0 proiektua garrantzitsua da industriaren sektorearen garapenerako eta garrantzi horren funtsa da ikuspegi global baten aurrean gaudela eta ekoizpen fasean ez ezik prozesu osoak bere baitan hartzen dituen hiru zutabeetan ere aplikatzekoa dela: automatizazio digitala, horniketa katearen sareak eta azken produktuaren bizitza zikloaren kudeaketa”, ziurtatu du IK4-IDEKOko proiektu koordinatzaile Gorka Unamunok.

Ekimena 2020ra arte luzatuko da, eta bere asmoa da Europako ekonomiarako estrategikoak diren sektoreetan diharduten enpresetan funtzionatuko duen digitalizazio sistema estandarizatu bat sortzea.

IK4-IDEKOk ez ezik, Infineon Technologies enpresa alemaniarrak gidatuta garatuko den Productive 4.0 proiektuan parte hartuko dute hamar bat euskal erakundek, hala nola Innovalia, Engine Power Componentes, TRIMEK, Savvy Data Systems, Danobat, Mondragon Assembly, ULMA Embedded Solutions, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Mondragón Sistemas de Información enpresek.

 Lau ikerketa talderen esperientzia

Euskal zentro teknologikoak proiektu honetan duen zeregina dela eta, erakunde barruko ikerketa talde batzuk inplikatuta daude. IK4-IDEKOren IKTen eta Automatizazioaren taldea, Dinamika eta Kontrola, Doitasunezko Diseinu eta Ingeniaritza eta Fabrikazio Prozesuak lantaldeekin batera, digitalizazio soluzio aurreratuen garapena gidatzeaz arduratuko da, makina autonomoek zein ekoizpen lerro konplexuek egiten dituzten ekoizpen prozesuak optimizatuta eta haien automatizazio gradua areagotuta.

Proiektu europar anbiziotsu honen aplikaziorako ezinbestekoa da automatizazio soluzioak eta IKT integratuak sartzea, baina ezinbestekoa da, baita ere, ekoizpen esparru bat sortzea makinetatik eta ekoizpen sistemetatik ateratako datuen gardentasuna, segurtasuna eta sendotasuna hobetzen laguntzeko eta, modu horretan, industriaren digitalizazio globalerako prozesuan aurrera egiteko.

 Helburu estrategikoak eta transferentzia teknologikoa

Productive 4.0ren lehen helburuak izaera estrategikoa du: Europako industri sektorea oro har prest egon behar da ekoizpen adimentsuago egiteko, eskura dituen baliabideak hobeto erabiltzeko eta bere estandarretan eta lan inguruneetan gertatzen den edozein aldaketa edo hobekuntza malgutasunez aplikatzeko. Hitz batean, lehiakorragoak izateko.

“Helburua da Europa industriak nazioartean duen lidergoa indartzea. Hori lortzeko, Productive 4.0 ekimenak digitalizazioaren alorreko tresna eta berrikuntzak emango dizkie industriei, ahalmen hori arrakasta komertzial bihurtu baitezake”, gehitu du adituak.

Lana ez da erraza: dibulgazio lan zehatza egin behar da eta ikuspegi praktikoak eta neurrirako soluzioak abian jarri ere bai, eta horiek erdieroaleen, IKTetan oinarritutako automatizazio sistemen eta zerbitzu plataformen eskutik etorriko dira. Elementu horiekin egin ahal izango ditugu gaur egun edozein enpresa egitura digitalizatutarako oinarrizkoak diren lanak, 4.0 kontzeptuetan oinarritzen diren lanak, hala nola, Gauzen Interneta, konektibitatea eta interoperabilitatea, monitorizazioa, simulazioa, biki birtualak, etab.

Gainera, Productive 4.0 ekimenak oinarrizko premisa bat du abiapuntu, digitalizazioaren kontzeptuaren berezkoa den premisa bat, zehazki: ekoizpen prozesua jada ez da produktuaren salmentarekin hiltzen; ideiaren sorreratik salmenta osteko zerbitzura eta birziklapenera ere doan prozesu bat da, ordea.

 Erronkez betetako bidea

Jada trazatutako bide orri honekin, Productive 4.0ren helburuak lortzeak esaktzen du industri sektoreari oro har eragiten dioten hainbat erronka gainditzea. Industrien Cybersegurtasuna da erronka horietatik garrantzitsuenetako bat: Hornitzaile teknologikoak gai izan behar dira azpiegituren segurtasuna bermatzeko, komunikazio sareen babesa mantentzeko eta datuen segurtasuna babesteko.

Horri gehitzen zaio legacy system deiturikoen bateragarritasuna, hau da, sistema heredatuen bateragarritasuna; izan ere, sistema horiek plataforma berrietan integratzea benetako buruhaustea da arduradun teknologikoentzat.