ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk 9,5 miloi euroko sarrerak izan ditu 2017an

IK4-IDEKOk 9,5 miloi euroko sarrerak izan ditu 2017an
  • Zentro teknologikoak, horrela, bermatu egin ditu aurreko ekitaldian lortutako emaitzak eta 23 enpresa berri gehitu ditu bere bezero-zorroan
  • Ikerketa-erakundeak bere kontuak maiatzaren 11n onartu zituen, Urteko Batzar Nagusia ospatzearekin batera
  • Merkatura teknologia transferitu duten proiektuetatik eratorritako diru sarrerak %46koak izan ziren

Fabrikazio aurreratuan espezialista den IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak 9,5 miloi euroko sarrerak izan zituen 2017an. Zifra horrekin bermatu egin ditu aurreko ekitaldian lortutako emaitzak, eta erakutsi du erakundeak etengabeko apustua egiten duela enpresetara balio erantsi handiko teknologiak transferitzearen alde.

IK4-IDEKOk, industrializaziotik oso gertu dauden faseetan soluzio berritzaileak garatzen zentratuta, bere kontuak onartu zituen pasa den maiatzaren 11n bere Batzar Nagusiaren testuinguruan, Elgoibarren daukan egoitzan ospatutako bilkuran.  

Pasa den ekitaldian izandako 9,5 miloi euroko sarreren %54 I+G+i proiektuetatik dator, Europako, Estatuko eta Euskadiko erakunde desberdinek sustatuko programen eskutik. Gainerako %46ak aldiz, sektore pribatura egindako transferentzia teknologikoko proiektuetan du jatorria.

Ikerketa erakundeak 9 miloi euroko zifra gainditu zuen eskarietan eta iaz 70 enpresa baino gehiagorekin egin zuen lana. Horietatik 23 bezero berriak izan ziren.

“2017 urtea ziklo estrategiko berri baten hasiera izan da IK4-IDEKOrentzat.  Datozen urteetan gure garapena gidatuko duten ardatzak honakoak dira: manufacturing-ean espezializatzeko etengabeko apustua eta bikaintasuna bilatzea gure ikerketa arloetan. Etorkizuneko erronka modura, eragile zientifiko-teknologikoekin elkarlana eta gure ikerketa-lana emaitzetara orientatzea dira gure posizionamenduari eutsiko dioten zutabeak” adierazi du IK4-IDEKOren Zuzendari Orokor Nerea Arangurenek.

Jarduera zientifiko handia

I+G+i-aren arloan, erakundeak 90 espezializazio proiektutan lana egin zuen eta bere ikerketa-lanak aitortza jaso zuen bost proiektu berritan parte hartzeko aukerarekin. Horien artean aurkitzen da COROMA, IK4-IDEKOk koordinatzen duen ekimena, helburu duena robot adimendun eta malguen kontzeptu berri bat garatzea. Robot horiek gai izango dira hainbat prozesu exekutatzeko, eta baita piezak fabrikatzeko ere aeronautika, ontzigintza eta energia-sorkuntzaren sektoreetarako.

Zientzia-sorkuntzaren arloan, erakundeak 20 patente-familia aktiboen kopurua erdietsi zuen eta beste hiru patente berriren kontzesioa eskatu zuen ekitaldi itxieran. Gainera, zentro teknologikoak bere dibulgazio jarduera mantendu zuen indexatutako 14 publikaziorekin eta 11 artikulu aurkeztuz nazioarteko batzarretan. Horiez gain, dibulgazio teknikoko hainbat artikulu argitaratu zituen.

“Mugarri horiek guztiak posible izan dira 2017aren amaieran 107 lagun izatera iritsi den lan-talde batekin, bikaintasunean eta esperientzian hazten ari den taldea, datuek erakusten dutenez. Izan ere, 29 doktore dira egun IK4-IDEKOren kide, eta horiei beste bost profesional gehituko zaizkie, une honetan doktore tesiak egiten ari direnak", dio Arangurenek.

Pasa den urteak balio izan zion zentro teknologikoari martxan jartzeko bere plan estrategikoan definitutako arloak garatzea ahalbidetu dioten ekinbideak, besteen artean bere antolaketa egokitzea industria-fabrikazioan dituen espezializazio helburuei.

Pasa den urtean IK4-IDEKOren ikerketa lana 4 talde desberdinetan konfiguratuta geratu zen: Dinamika eta Kontrola, Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza, Fabrikazio Prozesuak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak eta Automatizazioa.

“Jakina, ez zaigu arrotza egiten digitalizazioak gure bizitzetako arlo guztietan, baita teknologikoan ere, izan duen sarrera indartsua, eta horregatik 2017an lanean jarraitu dugu industria-digitalizazioko zeharkako proiektuan. Bertan parte hartzen dute ikerketa talde desberdinek, beraien ikuspegia eta produktu zein produkzio prozesuen gaineko ezagutza ekarriz datuak lortu eta tratatzearen eremura”, erantsi du IK4-IDEKOren zuzendari nagusiak.

Espezializazio estrategiaren euskarri gisa, erakundeak inbertsio plan bat diseinatu eta abiarazi du instalazioak egokitu eta lehen mailako ekipamenduak eskuratzeko. Horrek ahalbidetuko dio ikerketa eremuetan erreferentziako zentro gisara posizionatzea.

Iazko urtean erakundearen jarduera markatu zuen beste elementu bat, datozen urteetan segida izango duena, aliantza eta elkarlan estrategikoen maparen diseinu eta ezarpena izan da. Horren gainean egingo du aurrera gure garapenak, maximora aprobetxatuz erreferentziazko beste agente batzuekin dauden sinergiak. Bide horretatik azeleratu nahi ditugu I+G emaitzak sortu, garatu eta transferitzeko prozesuak, abantaila lehiakorra emateko gure industria inguruneari.

KATEGORIAK