Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4-IDEKOk sistema berritzaile bat garatu du gainazalak testurizatzeko, osagaiei funtzio gehigarriak ematen dizkion fabrikazio prozesua baita
Ikerketa erakundeak garatutako metodoa artezketako teknologian oinarritzen da, eta besteak beste automobilgintzaren, aeronautikaren edo makina-erreminten sektoreetara zuzenduta dago
Fabrikazio teknika hau Makina-erremintaren Bienalaren hurrengo edizioan aurkeztuko da, IK4-IDEKOren eskutik, maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean.
Bidaiarien garraioa, optika, mikrofluidika edo elektronika oso sektore zorrotzak dira eta sektore horientzako osagaiak fabrikatzen dituztenek soluzio gero eta aurreratuagoak garatzeko eskatzen dituzte, merkatu globaletan goraka ari diren lehiari erantzun ahal izateko.
Sektore horietako azken joerak gauzatzeko moduetako bat da piezei bere funtzio nagusiak eraginkortasunez betetzeko eskatzea, baina ez hori bakarrik; izan ere, beste ezaugarri edo funtzionaltasun gehiago ere eskatzen zaizkie, hala nola urik ez hartzea, marruskadura murriztea eta korrosioarekiko edo higadurarekiko erresistenteak izatea.
Testuinguru horretan, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak gainazalak testurizatzeko sistema aurreratu bat garatu du. Fabrikazio prozesu konplexua da, zeinarekin piezen gainazaletan testura berezi bat grabatzen baita. Zehazki, mikroilustrazio sorta bat grabatzen zaizkie, fabrikatutako osagaiei prestazio hobetuak edo gehigarriak emanda. Ikerketa erakundeak garatutako metodoa artezketako teknologian oinarritzen da, zeinak beste teknologia batzuekin alderatuta hainbat abantail dituen. Lehen abantaila da akabera eragiketa bakarraren bitartez gauzatzen dela.
Bigarren abantaila da eragiketa berean esandako funtzionaltasunak ez ezik osagai zehatzak lortzen direla, dimentsioari eta gainazalen akaberari (zimurtasuna) lotutako kontzeptu guztietan. Hirugarren onura da oso kostu txikian produktibitate handiak lortu dezakeen teknologia dela.
“Gainazalak testurizatzeko egun dauden prozesu guztien artean, artezketa konplexutasun maila handiko teknologia da eta horrek egiten du teknologia hori gutxi esploratuta egotea. Halere, IK4-IDEKOn artezketaren diseinu egitea lortu dugu, eredu batzuk dituzten eta material metalikoetan eta zeramikoetan testurak inprimatzea lortzen duten artezketa harrien erabilerari esker”, ziurtatu du Jorge Alvarezek, Elgoibarko zentroan ikerketa honetaz arduratzen den pertsonak.
Testurizazioaren eremuan IK4-IDEKOk egin dituen aurrerapenak Bilbao Exhibition Centren egingo den Makina-errremintaren Espainiako Bienalean egongo dira, maiatzaren 28tik ekainaren 2era. Izan ere, IK4-IDEKOk bertan erakusgai jarriko duen eskaintza teknologikoaren zati bat dira.
Ekonomiaren eta Lehiakortasunaren Ministerioaren Retos Programak finantzatutako REDITEX-PRO proiektuaren barruan garatu da sistema hori, eta aplikazio zehatzen gainean lan egitea ahalbidetzen du, eta floreteatze prozesuaren ordeztea, eskuzko teknika tradizional horrekin lortzen diren antzeko testurak emanda, gidari edo irristailuen gainazal lauen lubrifikazioa hobetzeko eta haien arteko marruskadura murrizteko, kojinete zilindrikoetan ere aplikagarri izanik.
“Artezketan oinarritutako gainazalen testurizazioak, halaber, estankotasuna hobetzera bideratutako aplikazioei heltzen uzten du, torneaketa eta artezketa prozesuetan akats ohikoak diren helize izenekoak kentzeko, akats horiel direla-eta gainazalean marka txikiak edo ildoak sortzen direlako eta horiengatik olioa sartzen da eta estankotasun junturetak ihesak gertatzen dira", gehitu du Alvarezek.
Teknologia honetarako beste aplikazio batzuk dira artezketa prozesuaren hozketa optimizatzea; gainazaleko akatsak kentzea, hala nola ondulazioak edo uhinak; eta arraste parea hobetzea presioz lotutako piezen artean.
Proiektu honetan lortutako aurrerapenak IK4-IDEKOk artezketako teknologia aurreratuen garapenean duen posizionamenduari esker izan dira. Kontua da artezketa ekipamendu sofistikatuak eta profil profesional espezializatuak behar ditun fabrikazio prozesua dela, gainazalen doitasunari, akaberari eta osotasunari lotuta industriak eskatzen dituen baldintza gero eta zorrotzagoak bermatzeko.
“Aurrerapen teknologikoari esker, artezketak prozesu gakoa eta produktiboena izaten jarraitzen du, akabera zorrotzak behar dituzten piezetan gogortasun handiko materialak mekanizatzerakoan”, gehitu du Alvarezek.
Diziplina horretan sakontzen jarraitzeko, zentro teknologikoak artezketa prozesuetako bikaintasunerako zentro batez hornitu da. Digital Grinding Innovation Huba da (DGIH); industriako digitalizaziorako eta artezketarako teknologien garapenerako gune bat da, eta ikerketa erakundearen instalazioetan bertan dago kokatuta.
BIEMHaren barruan, IK4-IDEKO azoka guneko 1 / B-21 standean egongo da, eta industria digitalaren aldeko bere apustua ere aurkeztuko du bertan. Batetik, prozesu automatizatuen doitasuna areagotzeko kamera askoko ikuspen sistema berri bat, et, bestetik, galdategietarako moldeak 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarrituta sortzeko teknologia bat.
IK4-IDEKOri buruz
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak 30 urteko ibilbidea eginda dauka, industriako fabrikazioan eta ekoizpenean aplikatutako teknologia berriak ikertzen, garatzen eta berritzen.
Mondragon Korporazioko makina-erreminten enpresen osagai teknologiko handiko erronkei erantzuteko sortu zen, eta gaur egun 100 ikertzaile baino gehiago dauka, bai eta 50 bezero baino gehiago zorroa ere urtean.
I+G+b alorrean, enpresa ehunari lehiakorra izaten laguntzen dioten soluzio berritzaileak eskaintzen jarduten du, eta 4 ikerketa talde hauen inguruan egituratzen da: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa, eta Doitasunez Diseinua eta Ingeniaritza