Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

Euskadiko industriako digitalizaziorako eta artezketarako nodoa jaio da. DGHI

Euskadiko industriako digitalizaziorako eta artezketarako nodoa jaio da. DGHI
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoaren instalazioetan dago kokatuta gunea, eta industriaren lehiakortasuna bultzatzea bilatzen du, eta teknologia digitalak eta doitasun handiko artezketa soluzioak garatzera eta probatzera zuzenduta dago.

DGIHa, non 6 milioi euro baino gehiago inbertitu baitira ekipamenduan, elkarlanerako gune bat da.


Teknologia aurreratuak enpresei transferitzen laguntzeko eta industriaren lehiakortasuna indartzeko asmoarekin, Digital Grinding Innovation Huba (DGIH) inauguratu dute euskal zentro teknologikoak eta DANOBATGROUP industri taldeak. Digitalizazioaren eta industriako artezketaren alorreko soluzio berritzaileak ikertzeko eta garatzeko Euskadik duen nodo berria da.

Ikerketa erakundeak Elgoibarko udalerri gipuzkoarrean dituen instalazioetan kokatuta dago gunea, eta DANOBATGROUPen bultzadarekin eratu da.

DGIHa, non 6 milioi euro baino gehiago inbertitu baitira ekipamenduan, elkarlanerako gune bat da, eta bertan industriako digitalizaziora eta artezketa teknologiara zuzendutako ikerketa proiektuak esperimentatzen, frogatzen eta balidatzen jardungo dute nagusiki.
Ekoizpen plantetan interneten ondoriozko teknologiak erabiliz gauzatu da iraultza digitala edo 4.0 industria, lantegi adimendunak eta interkonektatuak eraikitzeko. Testuinguru horretan, Digital Grinding Innovation Hubaren ekipo guztiak elkarrekin konektatuta egongo dira, makinek eta mekanizazio prozesuak ematen duten informazioa urrutitik eta denbora errealean eskuratu ahal izateko.

“Digitalizazio ingurune horren barruan, makinaren osagaien egoera, mekanizazio prozesuak definitzen dituzten aldagaien optimizazioa eta energiaren kontsumoa ezaugarritzeko sistemak landuko dira. Horrela, hutsegiteei aurrea hartu, mantentze lan prediktiborako estrategiak aktibatu eta energiaren aurrezpena eta ingurumeneko inpaktua txikitzea dakarten alternatibak esperimentatu ahal izango dira”, ziurtatu du Arangurenek.

Azken belaunaldiko makinak dituenez, DGIHak artezketako teknologien ikerketan ere jardungo du, izan ere, artezketa da pieza osagai industrialen fabrikazio prozesuetako faserik kritikoena sektore estrategiko batzuetan, hala nola energiaren sorreraren, tren garraioaren, aeronautikaren edo ekipo ondasunen sektoreetan.

Material berriekin eta aleazio bereziekin fabrikatzeko I+G proiektuak garatzea ez ezik, forma eta geometria konplexuen artezketa, hozketaren optimizazioa, diamantatzeko teknologia eta artezketa ekologikoa ere bilatzen ditu hub-ak.

Gunearen helburuen artean daude, halaber, industria digitalera bideratutako profil profesional berrien prestakuntza eta trebakuntza, makinen funtzionamendua ulertzeaz gain datuak atzitzeko gailuen bitartez fabrikazio prozesuetatik ateratzen den informazioa interpretatu eta analizatu ahal dezaten.

Ekimenak, halaber, balio erantsi handiko industri fabrikazioan espezializatutako erakunde internazionalen laguntza dauka, hala nola SCHAEFFLER alemaniarrarena, Bremengo Unibertsitate alemaniarrarena edo Saint Gobaineko Unibetsitate frantziarrarena.

Digital Grinding Innovation Hub artezketa eta digitalizaziorako nodo berriaren funtzionamendua bermatzeko, besteak beste DANOBAT fabrikatzailearen azken belaunaldiko makinez, SORALUCEren funtzio askoko fresatzeko makinez eta datuen atzipen aurreratuan espezializatutako FAGOR AUTOMATIONen ekipoez hornituko da gunea, eta proiektuak aurrera egin ahala beste makina batzuk gehituko zaizkio.
Lankidetza, arrakastarako gakoa

Inaugurazio ekitaldia Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak presiditu du, eta bertan egon dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua Ainhoa Aizpuru, besteak beste.
Ekitaldian egon dira, halaber, DANOBATGROUPeko zuzendari nagusi Pello Rodriguez, IK4-IDEKOko zuzendari nagusi Nerea Aranguren eta MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucin.

Erreferentziako industria talde baten babesa

Digital Grinding Innovation Huba proiektu erabat irekia da, eta lankidetza eta sinergiak bultzatzea bilatzen du, artezketa prozesuetako eta industriako digitalizazioko balio katean inplikatuta dauden zentro teknologiko, unibertsitate, enpresa, hornitzaile, erabiltzaile, enpresa txiki eta ertain eta start upen artean.

Hub-ak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat eragileren laguntza dauka, besteak beste hauena: CFAA, CEIT-IK4 edo AOTEK.

“Agente horiek guztiek beren ahalmenak batuko dituzte, industriako fabrikazioaren abangoardian jarraitzen utziko diguten aliantza nazionalak eta internazionalak bilatzera zuzendutako leku bat eraiki ahal izateko. Eraikitzen ari den proiektu bat da, eta berarekin bat egin nahi duten ekipoen fabrikatzaile, osagarrien hornitzaile eta mekanizazioko espezialistentzat irekita dago”, gaineratu du Arangurenek.

Gunea, zeinak industrializaziotik oso hurbil dauden soluzioen probak eta saiakuntzak egiteko balioko duen, kokaleku askoko proiektua da erabat. Izan ere, IK4-IDEKOren instalazioetan ez ezik, beste leku batzuetara ere zabaltzen da, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU), Mondragon Unibertsitatera edo Makina-erreminten Institutura (IMH), ekimen honetan laguntzen duten erakundeak baitira.



BIDEOA