ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOko ikerketa eta garapeneko zuzendariak, doktoretza lortu du

IDEKOko ikerketa eta garapeneko zuzendariak, doktoretza lortu du
  • Rafa Lizarraldek, zentroko ikerketa eta garapeneko zuzendariak, bikain Cum Laude lortu du, Manufacturingeko Zentro Teknologiko batean Teknologia Berriak Ebaluatzeko eta Hautatzeko Eredua garatzera bideratuta egin duen doktoretza tesia irakurri ondoren.
  • Doktoretza lan berri honekin, IDEKOk giza kapitalaren kualifikazioaren aldeko apustua berretsi du, bere plantillan % 33 doktoreak dira.

IDEKO zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak, bere giza kapitalaren kualifikazioaren aldeko apustua berretsi du, bere plantillan beste doktore bat gehituz. Zentroko ikerketa eta garapeneko zuzendari Rafa Lizarraldek bikain Cum Laude lortu du, Manufacturingean diharduen  zentro teknologiko batean jarduteko eredu integral bat garatzera bideratuta egin duen tesia irakurri ondoren.

Horrela, IDEKOk orain 36 doktore ditu guztira; hau da, bere plantillaren %33 doktoreak dira, duela hamarkada bat erregistratutakoa (%13) baino portzentaje nabarmen handiagoa, beraz. Lizarralderen doktoretza lana aurrerapauso bat da zentro teknologikoak maila zientifiko handiko profilez hornitzeko egindako ahaleginean.

"Manufacturingeko Zentro Teknologiko batean Teknologia Berriak Ebaluatzeko eta Hautatzeko Eredua” da Lizarralderen doktoretza tesiaren izena, eta pasa den urtarrilaren 8an aurkeztu zuen. Ander Azkaratek (IDEKO) eta Jaione Ganzarainek (MU) zuzendu zuten azterlanaren garapena.

Lizarralderen doktoretza tesiak Manufacturingaren sektorean jarri du arreta, industria jarduera horrek Europako ekonomiaren garapenean eta, bereziki, euskal ekonomian duen garrantziagatik. Sektore horrek, bere heldutasun teknologikoagatik eta garapen bidean dauden herrialdeek duten gero eta lehiakortasun handiagoagatik, ahalegin berezia egin behar du apustu teknologiko berriak identifikatzeko eta hautatzeko.

Zehazki, ikerketaren esparruan, eredu bat garatzea planteatu da zentro teknologiko bati hartu beharreko teknologiak ebaluatzen eta hautatzen laguntzeko, eta eredua gogoeta estrategikoko prozesuetan ez ezik interesgarriak izan daitekeen teknologia bat edo batzuk ebaluatzeko prozesu jakinetan ere txertatu ahal izango da, erabiltzeko bizkortasunari esker. Zentzu horretan, garatutako ereduak ikuspegi integrala du, eta teknologia baten azterketan oinarritzat hartzen ditu bai teknologiaren beraren ezaugarriak, bai teknologiak zentroaren ezaugarrietarako duen egokitasuna eta zentroaren bezero izan daitezkeenek eta merkatuak duten ikuspegia, zentro baten apustu estrategikoaren eta teknologikoaren helmuga eta azken xedea baita.

Eredua garatzeko, zeina fabrikazio teknologiei buruzko bi azterketa kasutan praktikan jarri baita, funtsezkoa izan da bai jarduketa agertokiaren ikuspegi orokorra, bai ereduaren konfigurazioaren eta erabilgarritasunaren arintasuna. Alderdi horiei esker, gainera, eredua beste ingurune batzuetan ere aplika daitekeela ikus daiteke, hala nola unibertsitateko ikerketa erakundeetan, I+G sailak, zentroak edo unitateak dituzten enpresetan, eta erakunde ofizialetan ere, haien I+G+B ekosistemen analisian.

    KATEGORIAK