Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IDEKOk laser blanking ebaketaren prozesuak hobetzera bideratutako ROSMA proiektuan parte hartzen du.
Ekimena Hazitek Enpresen I+G laguntzeko programaren barruan dago, eta helburu estrategiko hau du: ildo sendo, garbi, adimentsu eta eramangarri bat garatzea.
Gaur egun, laser blanking bidezko ebaketa-lineak alternatiba berritzailea dira automobilgintzaren sektorearentzat, eskaintzen duten malgutasun handiagatik eta piezak mozteko trokelik edo erabilgarririk behar ez izateagatik. Sistema berri horiek, gainera, asko aurrezten dute eskuratzean, mantentzean eta plantan okupatzen dutenean, hori dela eta, bai zerbitzu-zentroak bai OEMak aurrerapen horien alde ari dira egiten.
Hala ere, teknologia berritzaile horrek
hainbat erronka ditu, eta, merkatuaren eskakizunak betetzeko, hainbat
alderditan eboluzionatu behar du, hala nola, produktibitatea handitzean,
linearen sendotasunean eta eraginkortasunean, lerro autonomoa lortzeko sistema
adimendunak txertatuz; hori guztia ingurune garbi, ergonomiko eta seguru batean
integratuta.
Irtenbide horiek planteatzen dituzten egungo
erronkei erantzuteko, IDEKOk ROSMA proiektuan parte hartzen du. Ekimen
hori Eusko Jaurlaritzaren Enpresa I+G Laguntzeko Hazitek
programaren barruan dago, eta laser blanking bidezko ebaketa-prozesuak
optimizatzeko teknologia berriak garatzera bideratuta dago. Irtenbide berri
horrek prentsaz ebakitzea ordezten du, automobilgintzaren sektorean
aplikatzeko.
Zehazki, Basque Research and Technology Alliance-eko (BRTA) kide den zentro teknologikoak ekimen
honetan parte hartzen du fabrikazio-prozesuen ikerketa-taldearen bidez.
Lantaldeak laser bidezko ebaketa-prozesua diseinatzen eta optimizatzen
diharduen giza taldea du, bai eta azken teknologiak eta prozesu horretako
soluzio aurreratuenak txertatzen ere.
Soluzio teknologiko berrien ulermenean eta garapenean duen esperientziari
esker, IDEKO laser-ebaketako monitorizazio-sistema bat martxan jartzeaz,
ezartzeaz eta balidatzeaz arduratzen da, batez ere, proiektuaren esparruan.
Ildo horretan, teknologia-zentroak esperientzia du horrelako prozesuen
garapenean; izan ere, Danobatgroupeko transformazio metalikoko dibisioa ri lagundu
dio Gonvarri Valentzian laser-makina
mota hori erabiltzen prozesua garatzen eta langileak trebatzen. Enpresa hori da
munduan automobilaren sektorera bideratutako laser blanking bidezko
ebaketa-instalazio bakarrenetakoa.
Linea sendo, garbi eta adimentsu bat garatzea
ebaketa siderurgikoko prozesuetan
ROSMA hiru ezaugarri nagusi
dituzten mozketa-lerroak lortzera bideratuta dago: eramangarritasun
handia, ebaketa siderurgikoko lineen muntaketak merkatzeko eta sinplifikatzeko;
sendotasuna, zero akatseko eta nahi gabeko geldialdirik gabeko lerroak
garatuz; eta adimena, hau da, sistema adimendunak kalitatean, ekoizpenean eta
4.0 plataformaren eremuetan integratzea kudeaketa eraginkorra lortzeko.
"Proiektu honetan egin
beharreko garapen teknologikoarekin, irtenbide berri honek abantaila handiak
ekarriko ditu ekoizpenaren, malgutasunaren, eraginkortasun operatiboaren,
produktuaren kalitatearen eta inbertsioaren arloetan", IDEKOko Sonia M.
Garcia.
ROSMA proiektua 2020ko
martxoan hasi zen, eta aurtengo abenduan amaituko da. Fagor Arrasatek gidatzen
du, eta IDEKO zentro teknologikoaz gain, ALEAK Prototype, automobilaren
sektorerako piezak egiten dituen enpresa, eta Koniker-eko I+G unitateak ere
parte hartzen dute bertan, konformazio-teknologietan eta periferiko
industrialetan espezializatutako enpresa.