ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Balio erantsi handiko I+G, fabrikazio prozesu eraginkorragoentzat

Balio erantsi handiko I+G, fabrikazio prozesu eraginkorragoentzat

Arlo honetako espezialistek nagusiki eraldatze prozesu tradizionaletan lan egiten dute, hala nola, torneaketa, fresaketa, zulaketa, artezketa edo tolesketa. Baina azken belaunaldiko teknologiak ere ikertzen dituzte, esaterako, gehikuntzako fabrikazioa cladding laser bidezko fabrikazio edo konposite piezen fabrikazioa. 

IK4-IDEKO Teknologia Zentroak, produkzio industrialeko sistemei aplikatutako teknologien garapenean espezializatua, fabrikazio prozesuei bideratutako ikerketa taldea dauka. 

"Oinarrizko prozesu horien ezaugarritzean lan egiten dugu nagusiki, eta horrek ezagutza bikoitza ematen digu: alde batetik, lan tradizionaletako arazoak konpontzeko gure gaitasunetan sakontzen dugu, eta, bestetik, existitzen diren prozesuak optimizatzeko ziklo berrien garapenean eta material berrien garapenean aurrera egiten dugu", baieztatu du ikerketa ildoaren arduradun Oier Zelaietak.  

Gainera, fabrikatutako osagaien gainazalaren osotasunaren ezaugarritzean ere lan egiten du departamentuak. Lan horretarako beharrezkoa da ikuskapen ez suntsitzaileko sistemak edukitzea, piezen egoera eta kalitatea egiaztatzea ahalbidetzeko teknika ez inbaditzaileak erabiliz, esaterako, ultrasoinuak edo termografia aktiboa.

Ikerketa taldea espezializatuta dago ekoizpen prozesuen dimentsionamenduan. Eremu horretan espezialisten sistema osoak sortzen dituzte, etapa bakoitzeko prozedurak zehazten dituzte eta osagaien fabrikazioko amaierako errendimenduak jasotzen dituzte.

Lantalde honi lotutako proiektuak hainbat ezaugarri dituzten prozesuen ezaugarritze eta garapenarekin harremana dute, hala nola, laser, hozte kriogeniko edo bibrazio bidez lagundutakoak. Enpresei zuzendutako ekimenak ere garatzen dituzte. Existitzen diren sistemak konpontzeko eta optimizatzeko zerbitzuak eta osagai berrien prozesuentzako garapen zerbitzuak eskaintzen dira horien bidez.

Eskatutako emaitzak lortzeko helburuz, ikerketa talde honek simulazio aurreratuko erremintak ditu, eta ekipamenduekin hornitutako tailerrak, esaterako, balio erantsi handiko artezteko makinak, tornuak eta fresatzeko makinak, material konposatuetarako  eta laser bidezko ekoizpenerako laborategiez gain.

Zehazki, konpositeen laborategia honako hauekin hornituta dago: injekzio ekipamenduak, monitorizazio ekipamenduak, lanpara ultramoreak, ontze labeak eta hoztutako molde berotuak.

Bestalde, laser bidezko fabrikazio arloak honako hauek ditu: garapen propioko buruak dituen gehikuntzako fabrikazio ekipamenduak, laser bidezko mozketa makina prototipoak 6 kw-rainoko iturriekin, eta azterketa metalografikorako eta gogortasun azterketarako ekipamendu elkartu guztia.



Transkripzioa euskeraz nahi izanez gero, ezarpenetan jarri azpitituluak euskeraz.

KATEGORIAK