ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Eraldaketa digitala negozio eredu berriak garatzeko

Eraldaketa digitala negozio eredu berriak garatzeko
Industri eremurako zerbitzu adimendunen eskaintza berri bat garatu nahi duen proiektu batean parte hartzen ari da IK4-IDEKO

COMA proiektuak, Hazitek programaren barruko proiektua baita, 1,7 milioi euroko aurrekontua dauka


Industriako fabrikazio inguruneetan teknologia digitalak sartuta, datuak dira orain lehengai berria. Makinetatik eta ekoizpen prozesuetatik jasotako informazioari esker lantegi adimendunak eraikitzen aurrera jarraitu dezakegu, eta zerbitzu berriak ematen eta negozio eredu berriak sortzen ere bai, enpersen ehunaren lehiakortasuna areagotu ahal izateko.

Eszenatoki honetan garatzen ari da COMA proiektua; proiektuak IK4-IDEKO zentro teknologikoaren partaidetzarekin ohiko ekoizpen sistemak eraldatu nahi ditu eta ingurune digital bihurtu, non ekipoak lainora konektatuta egongo baitira.

Proiektua 2017aren bukaera hasi zen, Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bitartez finantzatuta, eta bere helburua da zerbitzu eskaintza berria garatzea industri eremurako, negozio aukera berriak sortu ahal izateko.

Zehazki, COMAk 1,7 milioi euroko aurrekontua dauka eta Gauzen Internetaren soluzioak garatzen eta benetako fabrikazio testuinguruetan zabaltzen arituko da batik bat, datuetan oinarritutako arkitektura bat sortzeko, lau zutaberen bitartez: Osagai adimendunak, makina adimendunak, lantegi adimendunak eta zerbitzu adimendunak.

“Lau urrats horiek, funtsean datuak biltzea eta prozesatzea izango direnak, lantegietako lanen kudeaketa adimendunean bukatuko dira eta balio erantsiko zerbitzuak edo zerbitzu adimendunak garatzea ahalbidetuko dute, osagaien, makinen eta kudeaketa sistemen hornitzaileei eskaini ahal izateko eta negozio aukera berriak sortu ahal izateko”, gehitu du Elena Urkiak(e)k.

IK4-IDEKOz gain, COMA proiektuan parte hartzen dute DANOBAT , SORALUCE , Geminys, Fagor Automation, Fagor Electronica, Ingeteam, Savvy eta Goimek enpresek. Ekimenean presente daude, halaber, AOTEK eta IKERLAN zentro teknologikoak.

Fabrikazio aurreratuan 30 urte baino gehiagoko espezializazioa edukita, IK4-IDEKOk IKTetan eta Automatizazioan diharduen ikertzaile talde bat dauka, ekoizpen prozesuetarako eta fabrikazio ingurune adimendunetarako soluzio digitalak garatzeko.

Industriaren digitalizazioaren testuinguru honetan, IK4-IDEKO gai da osagai edo sistema adimendunak garatzeko, ekipoen eta fabrikazio prozesuen doitasuna, fidagarritasuna eta produktibitatea areagotzeko.

KATEGORIAK