ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

ZUBIOLA, IDEKOren enpresa laguntzaileen sarearen barruan

ZUBIOLA, IDEKOren enpresa laguntzaileen sarearen barruan
  • Zentro teknologikoa eta ebaketa tresnetan espezializatuta dagoen Gipuzkoako enpresa sendoago arituko dira elkarlanean I+G+B alorrean, joera teknologikoetan eta ikertzaileak bereganatzeko eta eskualdatzeko lanetan.
  • IDEKOk prestakuntza eta espezializazio maila handiko pertsona talde bat jarriko du ZUBIOLAren esku, fabrikatzailearen erronkei erantzuten laguntzeko. 

IDEKOk, Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako zentro teknologikoak, ZUBIOLA sartu du bere enpresa laguntzaileen sarearen barruan. Industriaren sektorerako ebaketa erreminta berezien fabrikazioan erreferente nagusietako bat da ZUBIOLA.

ZUBIOLAko Bulego Tekniko eta I+Gkoko zuzendari Oihan Aizpuruk eta IDEKOko zuzendari nagusi Nerea Arangurenek izenpetu dute akordioa, eta akordio horri esker euskal zentro teknologikoak Gipuzkoako enpresarekin elkarlan sendoago egin ahal izango du I+G+Bren alorrean, joera teknologiko berrien alorrean eta ikertzaileen talentua bereganatzeko lanetan, eta enpresari bere proiektu eta erronka berrietan lagunduko dion partner teknologikoa izango da.

“ZUBIOLArekin ezarritako aliantza industri ehunarekin loturak ezarriz harekiko lankidetza eta teknologiaren transferentzia sendotzeko asmoarekin hartu dugun konpromisoaren zati bat da”, ziurtatu du Arangurenek.

ZUBIOLA kooperatiba gipuzkoarrak PCDzko eta PcBNzko ebaketa erreminta bereziak fabrikatzen eta hornitzen ditu automobilgintzaren, aeronautikaren, egur industriaren eta eraikuntzaren sektoreentzat, eta jarduera horretan espezializatuta dago. Hori horrela, aliantza estrategikoak eginak ditu nazioartean erreferentziakoak diren fabrikatzaile batzuekin, esaterako Renault, Airbus, Arcelor Mittal, John Deere edo Ibermatika enpresekin, besteak beste.

Lortutako lankidetza akordio estrategikoaren bitartez, IDEKOk beharrezko aholkularitza teknologikoa emango dio ZUBIOLAri, ikerketa eta garapenaren alorretan bere estrategia definitu eta garatu ahal dezan. Horrez gain, prestakuntza eta espezializazio maila handiko giza talde bat jarriko du ZUBIOLAren esku, sektorearen erronkei erantzun ahal izateko.

Gainera, euskal ikerketa zentroak kooperatibaren jarduerarekin lotura duten azken joera eta nobedade teknologikoen gaineko informazio eguneratua emango dio kooperatibari.

Ebaketa erreminten fabrikatzaileak, berriz, zentroaren azken belaunaldiko instalazioak eta ekipamenduak erabili ahal izango ditu bere produktu eta prozesuen garapenerako proiektuetan beharrezkoak diren saiakuntzak eta probak egiteko. Bere marka IDEKOrenarekin lotu ere egin ahal izango du, parte hartzen dueneko azoketan, foro espezializatuetan eta ekitaldietan erakundeen arteko lankidetza estrategikoaren berri emateko 

Bukatzeko, ZUBIOLA IDEKOren enpresa laguntzaileen sarean sartzeak ahalbidetuko dio zentro teknologikoaren baitan prestatutako ikertzaileak baliatzeako lehentasuna edukitzea, dela ‘ad-hoc’ prestakuntza duten pertsonen eskualdaketa planifikatuko modalitatean, dela beken bidez, gradu amaierako proiektuen bidez eta master edo doktoretza amaierako proiektuen bidez IDEKOn prestakuntza aldia bukatzen ari diren pertsonak bereganatuz.

Lankidetza eredu hau estrategikoa da profesional eta ikertzaile trebatuen espezializazioa eta trebakuntza finkatzeko zein horiek denak tokiko ingurunean atxikitzeko.

IDEKOk akordio eta aliantzen politika aktiboa dauka, sinergiak sortzeko, lankidetza indartzeko eta nazioarteko beste enpresa eta organismo batzuekiko osagarritasuna bilatzeko. Testuinguru horretan, erakundea unibertsitate eta ikastetxe hauekin ari da elkarlanean: Bremengo Unibertsitatearekin, artezketa eremuan soluzio berritzaileak garatzen, Digital Grinding Innovation Hub gunearen barruan; ETH Zúrichekin, makinen portaera ternikoaren ikerketan aurrera egiteko; eta Waterlooko eta Budapesteko unibertsitateekin makinen kontrol dinamikoaren eta mekanizazio prozesuen modelizazioaren eremuan.

KATEGORIAK