ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOko Maria Garcia ikerlariak jaso du ponentzia zientifikorik onenaren saria makina- errremintako kongresuan 

IDEKOko Maria Garcia ikerlariak jaso du ponentzia zientifikorik onenaren saria makina- errremintako kongresuan 

  • Adituak “Artezketa bidezko testurizatzea marruskadura propietateak hobetzeko osagai industrialetan” hitzaldiagatik jaso du saria.
  • Zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan zuen kongresuan, 10 ponentzia tekniko eskainita, talentuari eskainitako foro batean parte hartu zuen eta enpresa digitalen gaineko mahai-inguru bat moderatu zuen.
  • Ekitaldian entitateak, BRTAko kide bezala etapa berri bat hasten duenak, bere marka irudi berria aurkeztu zuen.

IDEKO zentro teknologikoko Maria Garcia ikerlariak jaso du komunitate zientifiko eta teknikoak aurkeztutako ponentziarik onenaren saria makina erremintako Kongresuaren azken edizioan, urriaren 23tik 25era ospatua Gipuzkoako Parke Teknologikoan.

Adituak “ Artezketa bidezko testurizatea marruskadura propietateak hobetzeko osagai industrialetan” hitzaldiagatik jaso du saria.  Hitzaldi horretan Maria Garciak soluzio teknologiko aurreratuetan oinarritutako erantzuna eman zion orain arte  rasketeatze eta “floreteatze” eskuzko teknikekin bideratzen zen arazoari eta azken akabera langileen trebetasunean oinarritzen zenari.

Adituak entzuleei diamantatze lagunduzko teknika berri baten soluzioa planteatu zien, zeinak testura ezberdinak sortzea ahalbidetzen duen artezketa bidez tamaina handiko piezetan, makina-erremintaren gidak izan daitezkeen bezala, eta modu errepikakorrean egitea aurrez artezketa egin den makina berean, horrek denbora eta kostuen murrizketa ekarriko luke.   

Makina-Erremintako ekoizleen Elkarteak (AFM) antolatutako kongresuaren markoan emandako errekonozimendu garrantzitsu horrek, ekitaldian IDEKOren parte hartzea ixteko akabera eman zion, bertan erakundeak 10 ponentzia tekniko aurkeztu zituen eta mahai inguru batzuetan parte hartu zuen. 

Zehazki, IDEKOko zuzendari nagusiak, Nerea Arangurenek, aurkezpen bat egin zuen lehenengo egunean eta erakunde batean digitalizazio prozesu bat hasteko ibilbide orria partekatu zuen, eta baita partner teknologiko bat izatearen garrantzia ere berrikuntza industrialaren prozesua babesteko. Aditua presente egon zen talentuaren gaitasunen erronken gaineko mahai inguru batean ere.

Atal zientifiko-teknikoan, Maria Garciaz gain, zentro teknologikoko beste bederatzi ikerlarik partekatu zituzten produkzio prozesuen digitalizaziorako azken aurrerapenak, teknologiarik berritzaileenak laser cladding edo osagai handien ekoizpeneko metrologia industrialaren teknika berrien eremuan.  

Gainera, IDEKOko proiektu nazionalen arduraduna, Josean Marañon, izan zen enpresa digitalen erronken gaineko mahai biribil bat moderatzeko arduraduna.  

Makina erremintaren Kongresua izan zen IDEKOk markaren bere irudi berria aurkeztu zuen eszenatokia, aro berri baten hasiera sinbolizatzen duena Basque Research and Technology Alliance- BRTA kontsortzio zientifiko eta teknologikoaren barruan.


KATEGORIAK