Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
· Zentro teknologikoak produktibitatea eta eraginkortasuna handitzen dituen txatterraren bibrazioak kontrolatu eta kentzeko sistema aurreratu bat aurkeztu du
Manufaktura-industria produktibitate
tasak mantentzea eta elementu konplexuen mekanizatze prozesuen
errentagarritasuna handitzea derrigortzen duen lehiakortasun testuinguruan
dago. Hala ere, prozesu horien produktibitatea eta eraginkortasuna sarritan
mozketa ahalmena mugatzen duen txaterraren bibrazioek mehatxatzen dute, gainazalaren
akabera egokia baldintzatzen dute eta tresnaren bizitza erabilgarria murrizten
dute.
Turkiako UTIS Kongresua makina-erremintako
azken aurrerapenak eta garapenak azaltzen diren foro espezializatu bat da eta
mekanizatze eragiketen modelizatzearen gaineko gaiei buruz jarduten da,
prozesuen egonkortasunaren azterketa, prozesuen mozketa erreminten teknologiak
eta prozesuen optimizazioa, beste batzuen artean. Ekitaldi hau I+G arloko
lankidetza, parte-hartzaileen arteko sinergiak sustatzen dituen nazioarteko
espazioa eta proiektu berritzaileak martxan jartzen dituen gunea ere bada.
IDEKO zentro teknologikoko Dinamika eta Kontroleko
Taldeak esperientzia handia dauka industria mekanizatzeko esparruan autosortutako
bibrazioa kentzeko soluzioak bilatzen. Zentro teknologikoko adituek gai horren
gaineko euren azken ikerketen emaitzak partekatu dituzte UTIS Mecanizatuaren gaineko 10.
Nazioarteko Kongresuan Turkiako Antalya hirian ospatua, azaroaren 7tik 9ra,
makina-erremintako ekoizleak bildu dituen foro espezializatua,
erreminta-gileak, mekanizatze prozesuen adituak eta zentro teknologiko eta
unibertsitateetako ordezkariak ere han izan dira.
IDEKOk ekitaldi horretan hiru aurkezpenekin
parte-hartu du, euren artean Alex Iglesiak Dinamika eta Kontrol Taldeko kideak
azaldua, izenburu honekin: “Smart
chatter control and suppression system for efficient machining”. Bertan, IDEKOko
adituak mekanizatzean txaterra detektatu eta kentzeko sistema aurreratu bat
aurkeztu du, Ti-Machina proiektuaren barruan garatua. Espainia eta Turkiaren artean osatutako
iniziatiba bilateral honen helburua makina multitask berri bat garatzea da
bereziki kustomizatua sektore aeronautikoari bideratutako titaniozko piezak
mekanizatzeko. Proiektua joan den
otsailean hasi zen eta lanak 2012eko maiatzean amaitzea aurreikusiten da.
Lana piezen mekanizatzean txaterraren
bibrazioa kontrolatzeko beharretik abiatu zen akabera ona ziurtatzeko
ezinbesteko baldintza bezala eta tresnaren bizitza erabilgarria gordetzen
laguntzeko, prozesuaren produktibitatea eta eraginkortasuna handituz.
Horretarako, IDEKOk garatutako ikerketak
makinan sistema adimendun bat integratzea proposatzen du, teknika batzuen bidez
bibrazio mota hori kenduko lukeena. Horrelako prozesuak optimizatzeko
erabilitako teknika bat torlojuaren abiadura doitzea da abiadura egonkorragoa
bilatzeko. Alex Iglesiasek azaldu duen bezala, “lortzeko sortzen den bibrazioa
neurtzen da eta torlojuaren abiadura doitu abiadurarik egokienera mozketa
sakonera handiena lortzeko helburuarekin”.
Mekanizatzea mugatua dagoenean egiturazko
bibrazioen moduengatik, bibrazioak kentzea egituraren amortiguazio aktiboaren
bitartez bideratzen da. Nahiz eta soluzio konplexua eta garestia izan, sentsoreak
eta eragingailuak makinan progresiboki sartzeak soluzio hori egingarrienetako
bat bihurtzen dute gaur egun.
IDEKOk asmatutako sistemak, Alex Iglesiasek
azaldu bezala, “moteltze aktiboa, torlojuaren abiadura doitzea eta bere
abiaduraren bariazio jarraia konbinatzen ditu algoritmo adimendun baten
bitartez nahi ez den bibrazioa detektatuz eta teknikarik egokienarekin kenduz”.
Sistemak, esperimentalki balioztatu denak,
fresatze, torneatze eta zulatze eragiketen emaitza positiboak erakutsi ditu, %500 arteko produktibitate hazkundeekin.