ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk industria digitalizazio eta ekoizpen adimenduneko bere azken aurrerapenak aurkeztu ditu Basque Industry 4.0n

IDEKOk industria digitalizazio eta ekoizpen adimenduneko bere azken aurrerapenak aurkeztu ditu Basque Industry 4.0n
  • Zentro teknologikoak erakusketa espazio propioa du Basque Research and Technology Alliance (BRTA)a kontsortzioaren standean.
  • Ekitaldia gaur eta bihar ospatuko da Bilbao Exhibition Centren.

Digitalizazioa eta ekoizpen adimenduneko bere azken garapenak erakusteko misioarekin, IDEKO zentro teknologikoak Basque Industry 4.0 Meeting Point jardunaldian parte hartuko du, gaur eta bihar Bilbao Exhibition Centren ospatuko dena.

Erakunde ikerlariak, erakusketa espazio propioa duenak Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Kontsortzio Zientifiko-Teknologikoaren standean, ezagutzera emango ditu, industria sektorean arrakastaz ezarritako kasu errealen bidez, ekoizpen prozesuekin eta ekoizpen plantekin lotutako bere soluzio digitalik aurreratuenak, hala nola, funtzionalitate berriak sartzea makinen zenbakizko kontrol sistemetan.

Zehazki, zentro teknologikoak makinaren inguruan egindako lanaren emaitzak partekatuko ditu zenbakizko kontrolaren oinarrizko funtzionalitateak handituko dituzten aplikazioak sortzeko teknologia garatzeko helburuarekin.

“Prozesu horren emaitza moduan HMI interfaze berriak garatu ditugu, posible egiten dutenak monitorizazio gero eta errazagoa eta ekipoetan jardun zehatza eskatzen dutenak egoeren denbora errealean, bai modu autonomoan eta baita ikuskatuan ere”, IKTak eta Automatizazioa taldeko arduradunaren arabera, Jon Kepa Gerrikagoitia.

IDEKOk garatutako interfazeak, ekoizpen errealaren inguruetan ezarrita daude jadanik, diseinu erabilgarriak aurkezten dituzte eta langileak eta makinen elkar-harreman eraginkorrera bideratuak daude, Adimen Artifizialeko soluzioak euren ahalmenaren gehienezko gaitasuna ateratzeko elementu gako moduan erabiltzen direnak.  

Aurrerapen berriak datuak antzemateko

Industria 4.0ren paradigma berriaren funtsezko ezaugarri  bat datua lehengai moduan izatearen garrantzia da. Testuinguru horretan, IDEKOk teknologien garapenean aurrerapenak erregistratu ditu makinan datuak biltzeko, “Data Collect” izendatuak.

“Biltzeko datuen identifikazioan lan egiten dugu, hau da, funtzionamendu gakoaren adierazleen definizioa, posible egingo dutenak makinaren bikaintasunaren zutabeetan ekitea: baldintza fisikoa-mantentzea, mekanizatze prozesua, doikuntza eta piezaren kalitatea”, gaineratu du Iñigo Bediaga ikerlariak.

Era berean, kongresua hitzordu gakoa izango da teknologia zentroak bere azken aurrerapenak agertu ditzan lantegi adimendun eta interkonektatuen inplementazioan “hyperconnected factories”, sentsorizazioa, automatizazioa eta datuen irakurketa sistemen garapenaren bidez.

“Industria digitalaren paradigma berrian aurrera egiteko, makinaren konputazioko soluzio aurreratuak garatzen ari gara, Edge Computing izenekoa, datuak aztertzea eta prozesatzea ahalbidetzen diguna sortzen dituen iturrian bertan. Era horretan, dispositiboek eurek paper gakoa betetzen dute informazioaren tratamenduan, bere azterketan laguntzen dute eta adimenez hornitzen dira”, zehaztu du Bediagak.  

Azkenik, IDEKO gai da datuetatik baliozko informazioa eta seinaleak ateratzeko zentzu eta errepresentazio fisiko bat eman arte. Lortzeko datuak transformatzeko soluzio ezberdinak erabiltzen ditu, aztertzeko tresna bereziak aplikatzen ditu eta diagnostikoak exekutatzen ditu.

“Gure sistemak makinaren gainbegiratzea eta prozesua ere errazten ditu errendimenduko adierazle gakoen bidez, hala nola, makinaren egoera islatzen dutenak, mekanizatze prozesuaren egoera eta energia kontsumoa. Software soluzioaren arkitekturak berak eta datuaren zikloak ikasketa jarraia ahalbidetzen digute zerbitzu berriak, osagai adimendun berriak eta funtzionalitate berriak aurresateko mantentzerako”, amaitu du adituak. 

Jardunaldiaren markoaren barruan, zentro teknologikoa presente egongo da Basque Digital Innovation Hub (BDIH) stand-ean ere iniziatiba horretako lau nodo aktiboei erantsitako agente bezala: robotika malgua eta kolaboratiboa, ekoizpen aditiboa, material aurreratuak eta makina adimendunak eta konektatuak.  

Nodo horietan bere parte-hartzea eta Basque Industry 4.0 Meeting Point-en duen presentziarekin, IDEKOk euskal enpresei zerbitzu aurreratuak eskaintzen dizkien gainerako agenteekin duen lankidetza bultzatzen du, bereziki PYME-ak.

Zentro teknologikoak kongresuan duen presentzia Jon Kepa Gerrikagoitiak Industriarako Plataforma digitalen gela teknologikoan izango duen parte-hartzearekin osatuko da: Teknologiak eta Erronkak, osteguna 21 9:00etatik 11:30etara izango dena.

KATEGORIAK