ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Zein aurrerapen izango ditu industria ekoizpenak 2025ean?

Zein aurrerapen izango ditu industria ekoizpenak 2025ean?
  • IK4-IDEKO zentro teknologikoak etorkizuneko fabrikazioaren erronkei ekingo dien jardunaldi batean parte hartuko du maiatzaren 30ean. 
  • Elgoibarko erakundeak bere ezagutza eskainiko du fabrikazio aurreratua edo akatsik gabeko piezak ekoiztea arloetan, Zero Akatseko teknologia bezala izendatua.

Zelan ari da aurreratzen makinen produkzioa? Zelan lortu dezakegu piezak gainazaleko akatsik gabe ekoiztea? Zein erabilera izango du etorkizunean robotika eta laserrak ekoizpen prozesuetan? Horiek dira “Zer eta zelan ekoiztuko den 2025ean” jardunaldian landuko diren galderetako batzuk, IK4-IDEKO zentro teknologikoak presentzia nabarmena izango duen ekitaldia.

Ekimena maiatzaren 30ean izango da eta IMHE aldizkari espezializatuak antolatu du, helburua industria aurrerapenen gaiaz eta etorkizuneko ekoizpenaren erronkez eztabaidatzea da.

Erakunde ikerlariak jardunaldi ezberdinetan aztertuko ditu ekoizpen aurreratua edo akatsik gabeko piezak produzitzea, Zero Akatseko ekoizpena bezala izendatutako teknologia (ingelesez Zero Defect Manufacturing), eta horretarako fabrikazioa eta industria ekoizpenaren esparruan duen ibilbide zabalean bildutako ezagutza eta esperientzian oinarrituko da.

Zero Akatseko Ekoizpena

IK4-IDEKOko nazioarteko proiektuen arduradunak, Juan Antonio Arrieta, azalduko du bere hitzaldian zer den Zero akatseko ekoizpena, ekoizpen aurreratuaren helmuga nagusietako bat, motorretan integratutako piezetan edo beste ezinbesteko elementuetan egon daitezkeen akats posibleak ekiditea da, aeronautika, trena, automozioa edo esparru eolikoan.

Era berean, ikerlariak hain konplexua den teknologia horren estrategia azalduko du, produktu baten ekoizpen fase guztiak bere gain hartzen dituena, diseinu fasetik hasita muntaketa fasera artekoak, fundizioa, forja eta ekoizpena barne.

Arrietaren arabera, entitateak, 4ZDM klusterrarekin duen harreman estuak teknologia berritzaile hau sakon aztertzea ahalbidetu die: “IK4-IDEKO da  ZDM arloan I+G europar proiektuak taldekatzen dituen ZDM klusterraren liderra. Inguru hau Zero Akatseko ekoizpenaren erreferentzia bat bihurtu da. 2012tik nazioarteko hainbat proiektu koordinatu ditu, horrek lidergo kokapena eman dio eta Europan presentzia eta eragin handia izatea ahalbidetzen dio. Euskadin ere bere isla duen errekonozimendu bat”.

Gaur egun IDEKO Europako 3 iniziatibatan parte hartzen ari da Europako industria sektore ezberdinei abantaila lehiakorrak eskaintzen dizkien Zero akatseko sistemak inplementatzeko ahaleginean. Euretako bat ForZDM da, CAFeko trenetan erabiltzeko ardatzen ekoizpenean akatsak murriztea helburu duena.  Zehazki, datuak hartzeko sistema bat garatu da denbora errealean ardatzaren fundizioan gertatzen diren akatsak detektatzen dituena, bere ekoizpenaren fluxua aldatzea ahalbidetzen duena eta akats horien eragina ezabatu ere egiten duena.  

Zentroak modu aktiboan parte hartzen duen beste proiektu bat QU4LITY da, ZDM produktu eta zerbitzu eredu bat garatzen ari dena datuetan oinarritua, zabala, ziurtagarria eta estandarizatua.  QU4LITYren helburua da Europako industriak  ZDM estrategiak garatu ahal izatea, abantaila lehiakorrak eskaintzen dituztenak, hala nola, eraginkortasun operatiboa modu esanguratsuan gehitzen dutenak, txatarra murriztea, agindutako kalitatearen kudeaketa, eraginkortasun energetikoa, akatsen prebentzioa eta bezeroaren esperientzia hobetzea produktu adimendunekin plataforma zabal orkestatuen ekosistema baten bitartez,  ZDM osagai atomizatuak eta prestatzaile digitalak. 

Azkenik, IDEKOk ZAero europar proiektuari egindako ekarpena azpimarratu behar da, material konposatuen bidez sektore aeroespazialarentzako egitura piezak ekoiztera bideratua. Iniziatiba hori saritua izan da oraintsu JEC Companyk emandako “Prozesu Aeronautikoen” sarietan. ZAero proiektuaren helburua akatsik gabeko ekoizpen prozesu berri bat garatzea da sektore aeronautikora bideratutako material konposatuko dimentsio handiko piezentzako. 

Bukatzeko aipatu behar, IDEKOk 4ZDM klusterraren lidergoa duela azpimarratu behar da, “zero-defects manufacturing” (ZDM)  europar proiektuaren gainekoa eta MANUFACTUREren menpeko ZDM azpiplataformaren bultzatzailea da. Batak bestearen beharra duen 2 espazio osagarri dira.  4ZDM klusterra ZDM EU proiektuei lotua dago, emaitzak barreiatu eta ustiatzeaz arduratzen da eta bere fokua epe ertain-luzean dauka. Era osagarrian, Manufutureko ZDM azpiplataforma denentzako zabalik dagoen espazio bat da, ZDM paradigmaren arkitektura identifikatzen du eta bere fokua epe luzean dago gehiago. Biek lan egiten dute ZDM bisioaren gainean eta lobby-a eragin eta etorkizuneko EU programetan eragiten saiatzen dira ZDMa europako I+G agendan presente egon dadin.

Mekanizatze prozesua

Mekanizatzearen eremua aldaketa handiak esperimentatzen ari da azken urteetan. Proiektu nazionalen arduraduna, Jose Angel Marañon, ekoizpen teknologia horren inguruari errepaso bat egiteaz arduratuko da eta ezagutzera emango ditu ekoizpenarekin lotutako azoka eta kongresu nagusietan aurkeztu diren azken berrikuntzak.

Era horretan, Marañonek mekanizatze prozesuan eragiten duten faktoreez hitz egingo du, materiala, mozketako parametroak, ekoiztutako txirbil mota, tenperatura igoerak edo piezaren gainazalaren bukaera, eta mekanizatuaren esparruan gertatzen ari dena ere aipatuko du arazoak sortzen dituzten iturriak kontuan hartuta.

“Ekoizpeneko aurrerapenen berrikuntzak digitalizaziorantz bideratzen ari dira, baina badago gehiago horrez gain. 5 ardatzeko mekanizatuaren gaineko azken joerak, garapenak eta teknologiak azalduko ditugu, adibidez, pieza handien mekanizatua, prozesuak eta estrategiak, multitask makinak, erreminten edo tresnerien eboluzioa“ azaldu du adituak.

Era berean, jardunaldiak robotika eta laserraren aplikazioak aztertzeko ere balio izango du fabrikazio prozesuetan, hala nola, talentua antzematea eta azken joerak.

IDEKOren parte hartzeaz gain, urte honetako jardunaldiak ACORDE eta IK4-TEKNIKERren lankidetza ere izango du, eta jardunaldia azken horren instalazioetan izango da, Gipuzkoako Eibar herrian.

Saioak NSK, SCHUNK, STÄUBLI, STRATASYS eta VARGUSen laguntza du.

IK4-IDEKOren gainean

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak 30 urteko ibilbidea dauka fabrikazioa eta industria produkzioari aplikatutako teknologia berrien ikerketa, garapena eta berrikuntzan.

Mondragon Korporazioko osagai teknologiko handiko makina erremintaren enpresen erronkei erantzuna emateko sortuak, gaur egun 100 ikerlari baino gehiago ditu eta urtean 50 bezero baino gehiagoko zorroa.

I+G+bko bere jarduna enpresa ehunaren lehiakortasuna laguntzen duten soluzio berritzaileak ematera bideratuta dago eta ikerketako 4 talderen inguruan artikulatzen da: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa eta Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza. 

KATEGORIAK