Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

Bultzada berria industria digitalaren etorkizuneko profesionalentzako

Bultzada berria industria digitalaren etorkizuneko profesionalentzako
  • IK4-IDEKO eta EHU/UPVk artezketako WORKSHOP batean parte hartu dute, bertan unibertsitate horretako gradu amaierako proiektuen jarraipena egin da. 
  • Topaketa ikerlarien aurrerapenak egiaztatzeko baliagarria izan da eta zentro teknologikoa, euskal unibertsitatea eta DANOBAT ekoizlearen arteko lankidetza markoan garatu da.
  • Gainbegiratutako proiektuek industria ekoizpenean sortutako arazoei erantzuna ematzea bilatzen dute eta Digital Grinding Innovation Hub-en garatzen dira.

Unibertsitateko komunitatea eta industriaren arteko loturak indartzeko misioarekin, IK4-IDEKO zentro teknologikoa eta EHU/UPV-k gradu amaierako proiektuei jarraipena egitera bideratutako jardunaldi batean parte hartu dute, lan horiek Bilboko EHU/UPVko Ingeniaritza eskolako ikasleek egin dituzte. Topaketak euskal unibertsitatea, erakunde ikerlaria eta DANOBAT makina-erreminta ekoizlearen arteko lankidetzaren parte izan dira etorkizuneko industria digitalaren profesionalen formazioa bultzatzeko.  

Iniziatiba horretan kokatutako proiektuek industria ekoizpen arloan sortutako arazoei erantzuna ematea bilatzen dute eta Digital Grinding Innovation Hub (DGIH)-en garatzen dira. 2018an inauguratutako espazio hori industria digitalizazioa eta artezketa teknologiara bideratutako proiektuen esperimentazioa, demostrazioa eta balidazioan oinarritzen da.

Jardunaldia Bilboko Ingeniaritza eskolan izan zen duela bi aste eta bost proiektuetan erregistratutako aurrerapenak ezagutzeko balio izan zuen. Aurrerapen horiek material berrien eta artezteko makinen haginen karakterizazio entseguen metodologien garapenera bideratutakoak izan ziren; baita piezak arraste puntuen diamantatzeko diskoen higadura portaeraren karakterizazioa ere.

Gainera, ikerketek bibrazio ultrasoinudun diamantatzekoen portaera eta tenperaturak eta tenperaturen monitorizaziorako erreminten garapena eta artezketa prozesuetan kaltetze termikoa minimizatzearen gaiak ere lantzen dituzte.

“Proiektu hauen garapenak interes handia piztu du eta aurrerapen maila ikusita ez dago zalantzarik iniziatiban inplikatutako agenteek planteatutako beharrak gogobeteko dituztela” ziurtatu du Jorge Álvarezek, IDEKOko fabrikazio prozesuen ikerlariak.

Proiektu batzuk urte honetan bertan amaituko dira, eta irismen handiagoko beste batzuk, datozen urteetan jarraipena izango dute; beti ere DGIH-rekin lotuta, bere helburu nagusien artean industria digitalera bideratutako profil profesional berrien formazioa eta trebakuntza bultzatzea duen espazioa.

“Ikasleek industriarekiko hurbilak diren artezketa eta I+G proiektuak egiten daukaten formazio eta espezializazio maila altuak enpresara jauzia ematea ahalbidetuko die euren formazioa amaitzen dutenean” gaineratu du Iñigo Pombo irakasleak, EHU/UPVko Digital Grinding Innovation Hub-en arduradunak. “Gainera ikasleak maila oso altuko formaziora hurbiltzera animatzen ditu gure graduondoetan, IDEKOren eskutik Doktoretza Tesi Industrialak egitera begira”.

Bultzada berria industria digitalaren etorkizuneko profesionalentzako notiziaren dosiera deskargatu

IK4-IDEKOren gainean

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak 30 urteko ibilbidea du ekoizpen eta industria produkziora aplikatutako ikerketa, garapena eta berrikuntzan.

Mondragon Korporazioko makina erremintaren enpresen osagai teknologiko altuko erronkei erantzuna emateko sortutakoak, gaur egun 100 ikerlari baino gehiago ditu lanean eta urtean 50 bezero baino gehiagoko zorroa.

I+G+b-ko bere jarduera enpresa ehunaren lehiakortasuna lagunduko duten soluzio berritzaileak ematera bideratzen da eta 4 ikerlari taldetan oinarritzen da: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa eta Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza. 

NABARMENDUTAKO BERRIAK