Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

LAULAGUN IDEKOrekin elkartu da bere I+G estrategia bultzatzeko

LAULAGUN IDEKOrekin elkartu da bere I+G estrategia bultzatzeko
  • Gipuzkoako enpresak zentro teknologikoaren enpresa kolaboratzaileen sarearekin bat egin du.
  • Aliantzaren helburua da industriaren hurrengo erronka teknologikoei aurre egiteko lankidetza-bideak ezartzea.

LAULAGUN BEARINGS industria-errodamendu handiak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen dituen euskal enpresak akordioa lortu du IDEKO Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako zentro teknologikoarekin bere enpresa kolaboratzaileen sarean sartzeko.

Hitzarmena LAULAGUN enpresako I+Gko zuzendari Aitor Zurutuzak eta IDEKOko zuzendari nagusia den Nerea Arangurenek sinatu dute, eta helburua da lankidetza-bideak ezartzea fabrikatzaile gipuzkoarraren hurrengo erronka teknologikoei aurre egiteko.

"Akordioa urrats berri bat da IDEKOk sustatutako parte-hartze ereduaren barruan, teknologien transferentzia enpresa-sarera, prestakuntza espezializatua, lanbide-trebakuntza eta berrikuntzaren sustapena sendotzeko helburuarekin", Nerea Aranguren zentro teknologikoko zuzendari nagusiaren esanetan.

Zehazki, aliantzak LAULAGUNi partner teknologiko bat izatea eta etengabeko aholkularitza jasotzea ahalbidetuko dio, berrikuntza eta ikerketa-estrategia garatzeko. Zurutuzaren hitzetan, "I+G LAULAGUNen ezaugarrietako bat da; beraz, zentro teknologikoekin etengabe harremanetan egotea ezinbestekoa da guretzat. Horrela, IDEKO gure erreferentziazko beste puntu bat da ikerketan eta garapenean".

Enpresak, gainera, talde tekniko aditu baten laguntza eduki ahal izango du. Talde horrek bere sektorearen erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak eta ezagutzak jarriko ditu konpainiaren eskura, bai eta fabrikazio-baldintza errealetan testak eta erakustaldiak egiteko abangoardiako instalazioak ere.

Bi erakundeen artean ezarritako loturak, gainera, aukera ematen du LAULAGUNek bere marka IDEKO markarekin lotzeko, lankidetzan egindako ekitaldi, foro edo bestelako ekimenetan.

Era berean, enpresak lehentasuna izango du zentro teknologikoan prestatutako giza kapitala eskuratzeko, baldin eta erakartze eta kontratazio-planak aktibatu behar badira.

Lankidetza-ibilbidea

LAULAGUN IDEKO enpresa laguntzaileen sarean sartzea bi erakundeen arteko lankidetza-ibilbide sendoaren emaitza da. Erakunde ikertzaileak eta konpainiak elkarrekin lan egin dute I+G arloko hainbat proiektutan, hala nola, CONAN ekimenean, zero akats fabrikazioaren esparruan irtenbide integratu bat garatzera bideratua.

Olaberrian du egoitza LAULAGUNek eta 50 urte baino gehiagoko esperientzia du tamaina handiko errodamenduak eta orientazio-koroak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen. Sektore eolikoa eta ekipamendu-ondasunak dira ekoizten dituen merkatu nagusiak. Enpresak nazioarterako lan egiten du batez ere, eta salmenten %80 kanpoko merkatuetan egiten ditu.

NABARMENDUTAKO BERRIAK

KATEGORIAK