ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

INNGUMA, DEUSTOko Unibertsitatearekin lankidetzan

INNGUMA, DEUSTOko Unibertsitatearekin lankidetzan

INNGUMAk Deustoko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearekin akordio bat egin du Ingeniaritza Industrialeko Masterra egiten ari diren ikasleen formazioan parte hartzeko. Akordio honi esker, “Estrategia eta Berrikuntza Enpresariala” irakasgaia egiten ari diren ikasleek, Adimen Lehiakorrarekin praktikatzeko oinarrizko ezagutza izango dute.

Ikasleek Adimen Lehiakorra jardueraren onurak eta erakunde batean Adimen Lehiakorraren prozesua ezartzearen oztopoak eta abantailak ezagutuko dituzte, baita informazio iturri interesgarri motak eta erabakiak hartzeko baliagarria izango den informazioa monitorizatzeko datu baseak ere ezagutuko dituzte (patenteak, artikulu zientifikoak, doktore tesiak, lizitazioak eta lehiaketa publikoak, gobernuaren laguntzak, arauak, legeak...). Gainera ikasleek INNGUMA Adimen Lehiakorraren softwarerekin (BUSINESS bertsioa) gidatutako praktika burutzeko aukera izango dute, baita Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorra praktikatzeko software profesional bat erabiltzearen onurak eta eraginkortasuna momentuan ikusteko aukera ere.

INNGUMA beraz, belaunaldi berriak Adimen Lehiakorraren eremuan formatzeko konpromisoa indartzen ari da, diziplina hau sartuta dagoen gurpil-zoroari bukaera ematen laguntzeko.

VSIO 2014 Kongresuan Eliana Benjumedak bere ponentzian argi azaldu bezala, Adimen Lehiakorraren behar besteko gaitasun faltak, emaitza etsigarriak lortzera eramaten du enpresa. Hori dela eta, enpresek ezinbesteko jardueratzat hartzen duten AL. Ziklo honetan murgilduta daude gaur egun enpresak. Enpresen eskari falta dela eta, heziketa zentroek ez diote lehentasunik ematen AL gaietan ikasleak formatzeari eta ondorioz, gurpil-zoro berdinean sartzen dira behin eta berriz.

    KATEGORIAK