ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk, mekanizazio prozesuak hobetzeko lotze-sistema adimendunak garatu ditu.

IK4-IDEKO teknologia zentroak, aeronautika sektoreko piezen fabrikaziorako lotze-sistema adimendunen azken aurrerapenak aurkeztu ditu Laubah-n, Alemanian.

IK4-IDEKOk, Alemaniako Laubach herriko Römheld enpresan ospatutako INTEFIX Europako proiektuaren Zuzendaritza Batzordearen bileran parte hartu du, lotze-sistema adimendunak gaitzat harturik.

Bilera honetan IK4-IDEKOk proiektuaren lehen 20 hilabeteetan egin dituen lanen emaitzak aurkeztu zituen, helburu nagusia, lotze-sistema adimendunak erabilita mekanizazio prozesuen errendimendua handitzea delarik.

Zentroak proiektu honetan duen jarduera, erremintak diseinatu eta kontrolatzeko metodo berrien garapenarekin dago lotua, horrela, piezak dagokion portaera hartu dezan, mekanizazio prozesuak berak sortzen dituen efektuen ondorioz pieza ez deformatzeko.

Aeronautika sektoreko Aluminiozko egiturazko pieza lerdenentzako, lotze-sistema adimendunak.

Iñigo Llanos doktoreak, IK4-IDEKOko Mekanizazio eta Produkzio Sistemen ikerketa lerroko ikertzailea denak, erreminta baten diseinua aurkeztu zuen. Erreminta hau, mekanizatu beharreko piezaren hasierako egoera aldatzea posible egiten duen sistema batean oinarritzen da, piezak dagozkion zehaztapen teknikoak betetzen dituelarik.

Eginkizun hau, industria arloan ezarterreza den eredu analitiko bat aplikatuz piezaren bukaerako egoera aurreikusiz egiten da, piezaren tentsio-hondarren egoera zein den ere behatzen delarik. Horrela, mekanizatu ondoren piezan atzematen diren distortsio mekanikoak gutxitzea posible da. Era berean, fabrikazio prozesua aldatzeko aukera ematen du mekanizazioko eragiketa kopurua eta denbora gutxitzeko.

Makinan bertan ,dimentsio handia duten piezen lerrokatzerako lotze-sistema adimendunak

IK4-IDEKOk garatu duen beste arlo bat, pieza ertain-handiak lotzera bideratutako sistema adimendunen garapena izan da, mekanizazio-prozesu hauen prestatze lanak denbora-tarte hil handiak baitituzte. Peio Olaskoagak, Diseinu Mekanikoa lerroko kudeatzailea denak, diseinu bat aurkeztu zuen, bi ezaugarri hauetan oinarritzen dena: kontakturik gabe fotogrametria bidez egiten diren neurketa sistemen konbinazioa eta piezak lotzeko 3ko askatasun-gradu birakaria barneratzea. Modu honetan posible da piezaren posizioa bizkor identifikatzea eta informazio honekin pieza automatikoki posizio egokian jartzea mekanizazio prozesua burutzeko.

    KATEGORIAK