Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
AFM erakundeak eta IK4-IDEKO eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoek antolatutako “¡Actualízate! En...Verificación de Máquinas" ikastaroaren azken modulura iritsi gara.
ISO 230-1:2014 arauak oinarrian den makinen egiaztatze prozesuetan ematen diren ziurgabetasun, doiketa aproba, posizionamendu, zuzentasun, ortogonaltasun... kontzeptuei buruzko edukietan eguneratu ondoren, bihar IK4-IDEKOko prototipoen tailerrean makina baten egiaztatze oso baten kasu praktikoarekin arituko gara.
Ondorengoak dira burutu ziren egiaztatzeak: mekanizatzeko zentro batean ardatz birakariaren posizionamendua ispilu-poligonoarekin; fresatzeko makina batean bolumenaren egiaztatzea tracer laserraren bidez; mekanizatzeko zentro batean posizionamendua, angelua eta zuzentasuna egiaztatzea laserraren bidez; eskuaira baten bidezko egiaztatzea (zuzentasun eta ortogonalitate erregela), hau ere mekanizatzeko zentro batean eta azkenik, tornu batean laser bidezko posizionamendu lineala.
IK4-IDEKOk eskaintzen dituen makinak egiaztatzeko zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan jhernandez@ideko.es edo gure kontaktu orria bitartez. Informazio gehiago